Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

escultura edificio tigre festival bilbao bbk live

Museo Guggenheim Bilbao

museo guggenheim araña festival bilbao bbk live

Bilbo 90eko hamarkada amaieran mapetan kokatu zen, batez ere, Guggenheim Museoari esker, Frank Gehry arkitektoak egin zuen eraikinari esker, alegia

Atarian Puppy daukagu, Jeff Koonsen lorez betetako zakur erraldoia, sarrera zainduz; urmaelaren ondoan aldiz, Mummy dugu, Louise Bourgeoisen ia 9 metroko armiarma baten eskultura; Museoa ikustera etortzea merezi du, dela kanpotik dela barrutik. Uda honetako erakusketa handietara etorri behar zara: China, Chagall

Hondartzak

Jaialdiko gauetatik ongi esnatzeko Bilbo inguruko hondartzetara joatea bezalako planik ez dago. Izan ere, hiri gutxitan eramango zaitu metroak hiriaren erditik itsasertzera, 30 minutu baino gutxiagoan.

Getxo eta Sopela hain gertu izanda, surfa egitera joan daiteke edo uretan ibili besterik gabe ArrigunagaLarrabasterraBarinatxe edo Atxabiribileko hondartzetan. Eta sentitu eguzki izpiek eta itsasoak nola indarberritzen zaituzten.

Surfa

surf bilbao bbk live

Zure ura, olatuak eta taula batera igo eta surf egitea al da? Esan bezala, Getxo eta Sopelako olatuak ordu erdira dituzu metroz joanez gero. Gutxiren esku dagoen luxua. Baina erabateko esperientzia bizi nahi baduzu, handienetakoa, Europako ezkerreko olutirik hoberena ere bertan duzu, Mundakan. Mundu osoan aitortua, surflarientzako erabateko esperientzia da. Eta zu, ausartuko al zara?

Pintxos

gastronomía comida brunch almuerzo aperitivo pinchos pintxos la ciudad festival bilbao bbk live

Markatu gorriz hiru eremu zure mapan: PozasDiputazioa eta Zazpi Kale. Hemen biziko duzu pintxoez gozatzeko egiazko esperientzia. Poza Lizentziatuaren kalea, hondoan  San Mames  duela, hasteko toki bikaina. Ondoren,  Aldunditik eta Ledesma kaletik jarraituko dugu proposamen gourmetagoarekin eta amaitzeko Zazpi Kaleak; tradiziorik handieneko tabernak eta lokalik modernoenak elkarren ondoan daude Bilboko auzorik zaharren honetan.  Hemen dituzu iradokizun batzuk, Bilboko  pintxo  tokirik hoberenetakoak.

Bilbo Zaharra

la ribera bilbao bbk live

Baina artisau-garagardoak eta kafetegi politak gustuko badituzu, Bilbo Zaharra duzu egokiena. Zazpi Kaleren parean dago eta itsasadarra zeharkatu besterik ez duzu egin behar auzo koloretsu honetara iristeko. Auzoa berpizten ari da eta proposamen interesgarriz beteta dago: gastronomikoak, kulturalak, sozialak… Aparteko topagunea da, zalantzarik gabe.

Game of Thrones

san juan de gaztelugatxe juego de tronos la ciudad festival bilbao bbk live

Seriearen jarraitzaile sutsua zara? Ordu erdi nahikoa duzu Rocadragonera joan eta Gaztelugatxeko 241 eskailera-mailak igotzeko Daenerys Targaryen, Jon Snow, Tyrion Lannister, Lord Davos, Missandei eta gainerakoek bezala. Gauza gehiago egiteko gogoa baduzu, harrizko hondartza nudista batera joan zaitezke, Barrikako Muriola hondartzara; ‘La Cantera’ ere esaten diote.

Diskodendak

Tiendas de discos en Bilbao. La ciudad, Festival Bilbao BBK Live CD vinilos

Oraindik ere badira, bai, eta musika ona maite dutenentzako oasiak dira. Power Records nabarmentzen da, Espainiako 10 diskodenda hoberenetako bat. Baina gehiago ere badira, esaterako, Flamingo Records , deskatalogatutako biniloen paradisua;  Harmony Rock  edo Brixton Records denda espezializatua.

Urteko Europar hiria

metro bilbao fosterito ciudad europea festival bilbao bbk live

Bazenekien Bilbo izendatu duela  2018ko europar hiririk hoberena   Hirigintza Akademiak 90eko industria arloko beherakada gainditzen jakin duelako, hein batean, kulturaren aldeko apustua eginaz? Ez badakizu, guk esango dizugu. Gure hiria bizi eta sentitzeko arrazoi bat gehiago.

MTV EMA

mtv awards música premios la ciudad festival bilbao bbk live

Bilbo garrantzitsua da nazioarteko kulturan. Eta ondorioz, azaroaren 4an MTV EMA europar sariak bertan emango dira. Gainera, gala horretan bertan sari ospetsu hauen 25. urtemuga ospatuko da. Bilbo egunak kontatzen ari da, nazioarteko izar handiei harrera egiteko.

Michelín izarrak

gastronomía vasca comida premium restaurantes estrella michelin bilbao festival bilbao bbk live

Euskadin dago munduko Michelin izar gehien bataz beste. 28 izar 19 jatetxetan; eta horietako lau, maila gorenekoak. Gainera, Restaurant aldizkari ospetsuak munduko 50 jatetxerik hoberenen zerrenda argitaratzen du eta lehenengo 35etik 5 Euskal Herrian daude. Denak ezagutu nahi?

Itsasadarra

padle-surf2

Zorionez, Ibaizabalen itsasadarra ez da duela 30 urteko hura. Gaur egun erabat birgaituta eta garbituta dago eta hainbat aukera eskaintzen ditu hiria uretatik bizitzeko: piraguatik, itsasontzitik edo SUP taula gainetik. Zuk zeuk aukeratu.

Kalimotxoaren Museoa

museo kalimotxo getxo festival bilbao bbk live

Eskualdeko museorik ganberroena zalantzarik gabe, Algortako Kai Zaharrean asmatu zen edariaren omenaldia. Kalimotxoa gustatu ala ez, Getxoko arrantzale-auzo hau ikustea merezi du.