Bilbao BBK Live 2022

7/8/9 - 7
2022
KOBETAMENDI

Prentsa

Bilbao BBK Live Udazkena 21

Ongi etorri Bilbao BBK Live Udazkenaren prentsako gunera. Behar dituzun baliabideak aurkituko dituzu bertan: irudiak, prentsa-oharrak eta akreditazio-prozesuari buruzko informazioa.
Beste zerbait behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan helbide honetara idatzita: press@lasttour.net

Bilbao BBK Live Udazkenari buruz

Bilbao BBK Live Udazkenean klasikoek eta berrikuntzek bat egiten dute ziklo honetan, artista hasiberriak izar handiekin. Nazioarteko artistak arituko dira zuzenean Miribillako Bilbao Arenan, hala nola Caribou edo The Hives, baita Estatuko Rigoberta Bandini edo Novedades Carminha ere. Udazken zikloa urrian eta azaroan ospatuko da eta 2022ko Bilbao BBK Live jaialdiaren atarikoa izango da.

Prentsa kit-a

 

PRENTSA-AKREDITAZIOAK

    1. Akreditazioa eskatzeko epea irailaren 22tik  urriaren 5eko goizeko 9.00ak arte  izango da lehen asteburuaren kasuan, eta azaroaren 8ko goizeko 9.00ak arte bigarren asteburuaren kasuan.
    2. Eskatu hemen Bilbao BBK Live Udazkenarako akreditazioa
      Akreditazioa eskatzeko epea 2021eko urriaren 5eko 9:00etan eta azaroaren 8eko 9.00etan amaituko da
      Egin klik hemen prozesuari ekiteko

 

​​AKREDITAZIO-SISTEMAREN FUNTZIONAMENDUA

  1. BETE BEHARREKO BALDINTZAK
    • Akreditazioa eskatu ahal izateko, jaialdiari buruzko informazioa aldez aurretik argitaratu edo zabaldu behar izan da.
    • www.bilbaobbklive.com webguneko prentsako atalaren bitartez baino ezin izango dira eskatu akreditazioak. 
  1. NOLA ESKATU AKREDITAZIOA

Hemen goian adierazitako epean, akreditazioak eskatzeko formularioa aktibatuko dugu atal honetan. Pertsona bakoitzeko formulario bana bete behar da.

Oso garrantzitsua da formularioan ematen diguzun helbide elektronikora egunero sartzea. Akreditazioa baduten pertsonei bide horretatik helaraziko zaizkie informazioko komunikazioak.

  1. AKREDITAZIOEN MUGAK
    • Irratien eta webguneen kasuetan, komunikabide bakoitzeko akreditazio kopuru mugatua eskatu daiteke.
    • Idatzitako prentsaren kasuan, komunikabide bakoitzeko gehienez bi akreditazio emango dira, bat argazkilariarentzat eta bestea erredaktorearentzat. Atal bakoitzeko gehienez lagun bakarra onartuko da idatzitako komunikabide bererako.
    • Telebisten kasuan, komunikabide bakoitzeko hiru akreditazio, gehienez, eskatu daitezke. Horietako batek erredaktorearentzat izan beharko du.
    • Taldeek profesional grafikoen kopuru mugatua onartzen dute. Antolatzaileek kalitatezko argazkiak banatuko dizkiete akreditaziorik lortzen ez duten komunikabideei.
  1. EBAZPENAK

Urriaren 5ean, asteartea eta azaroaren 8an, astelehena, email bidez jakinaraziko zaie akreditazioa onartu zaien pertsonei.

Akreditazioa izateak ez du bermatzen jaialdiko emanaldi guzti-guztietan atera ahal izango direnik argazkiak eta/edo emanaldi guztiak grabatu ahal izango direnik; izan ere, hainbat taldek arau bereziak dituzte eta haiena da azken hitza estaldura grafikoari eta ikus-entzunezkoari dagokienez. Antolatzaileek jakinaraziko dute zer nolako murrizketak dauden.

  1. AKREDITAZIOAK JASOTZEA

Akreditazioak jaialdiaren esparruko akreditazioen leihatilan jaso behar dira; horretarako, emailez jasoko duzun baieztapena eta nortasun-agiri bat aurkeztu beharko dituzu.

  1. BESTE ZENBAIT OHAR

Prentsa-akreditazioa izateak ez du esan nahi VIP gunera, artisten kamerinoetara edo antolakuntzako langileentzako gune berezietara sar daitekeenik.

Prentsako ibilgailuek ez dute akreditaziorik izango.

Antolatzaileek prentsa-akreditazioak noiznahi indargabetzeko eskubidea izango dute.