Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

PRIBATUTASUN POLITIKA

AZKENENGO EGUNERATZEA: 2019KO MARTXOAK 22

Honakoetan aurreikusitakoaren arabera, 2016/679 (EB) ERREGELAMENDUA, apirilaren 27koa, EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena (Datuak babesteko erregelamendu orokorra) eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoaeta garatzen duen araudia, jakinarazten zaizu atxikitako check box aonartzean zuk berariaz baimentzen duzula zure datu pertsonalak, zure irudiari eta ahotsari buruzkoak barne, tratamendu erabat konfidentziala izateko sartu daitezkeela BILBAO FESTIVAL 2016, A.I.E.ren (IFK V-95.848.008, Ventosa Bidea 46, 1 eskuina, Bilbo, Bizkaia) fitxategi batean, BILBAO BBK LIVE izandako parte hartzea edo asistentzia kudeatzeko, profilak segmentatu eta ondorioz ekitaldi horietako esperientzia hobetu eta optimizatzeko eta BILBAO FESTIVAL 2016 A.I.E.k eta LAST TOUR taldeko gainerako enpresek eskainitako produktu eta zerbitzuez informatzeko. Gainerako enpresa horien berri aurrerago ematen da.

Zure datu pertsonalen tratamendua legeztatzeko oinarri juridikoak hauek dira:

  • Kontratu edota merkataritza-harreman bat betetzea.
  • Berariaz, libre eta zalantzarik gabe ematen diguzun baimen informatua PRIBATUTASUN-POLITIKA hau onartzean, dagokion inprimakia bidaltzen diguzunean.
  • BILBAO FESTIVAL 2016, A.I.E.k nahitaez bete beharreko legezko betebeharretarako.
  • Legezko interesagatik, segurtasun-neurriengatik, gure produktuak eta zerbitzuak hobetzeko, zure informazio-eskaerak, erreklamazioak eta iruzurren kudeaketak kudeatzeko.

Eskatzen dizkizugun datuak egokiak, nahitaezkoak eta beharrezkoak dira, azaldutako xedeetarako. Baimena edozein unetan kentzeko eskubidea duzu zuk, eta horrek ez dio eragingo kendu aurretik zuk emandako baimenean oinarritutako tratamenduaren legezkotasunari. Era berean, zuk emandako informazio oro egiazkoa eta zehatza dela bermatzen diguzu, eta hitza ematen duzu guri emandako datuak eguneratuta mantenduko dituzula eta ondorioz, zure egiazko egoerari erantzungo diela; zu izango zara gezurrezko adierazpenen edo adierazpen ez zehatzen eta horien ondoriozko kalteen arduradun bakarra.

Zure datuak gordeko ditugu zurekin kontratuzko edo merkataritzako harremana dugun bitartean edo zuk kentzeko, ezeztatzeko edota datuen tratamendua mugatzeko eskubidea erabiltzen ez duzun bitartean; gordetzeko epe hori amaitutakoan,BILBAO FESTIVAL 2016, A.I.E.k zure datu pertsonalak ezabatu, suntsitu, blokeatu edo seudomizatu egingo ditu. Blokeatuz gero, zure informazioa inolako erabilerarik eta tratamendurik eman gabe mantenduko da. Erreklamazioak egiteko beharrezkoa izan daitekeen bitartean edo tratamendu horretatik erantzukizun judizial, legal edo kontratuzkoren bat ondorioztatu daitekeen bitartean mantenduko da informazio hori, halakoetan erantzukizun horiek artatu beharra egoten baita eta zure informazioa errekuperatu egin daiteke.

Datuak laga:

Zuk emandako datuak LAST TOUR taldeko elkarte hauei eman ahal izango zaizkie lehen adierazitako zerbitzuak behar bezala kudeatzeko; baita etorkizunean eskaini daitezkeen produktuen eta zerbitzuen berri emateko ere:

  • LAST TOUR CONCERTS, S.L.
  • ARF VITORIA-GASTEIZ, S.L.
  • CULTURA ROCK, S.L.
  • KULTUR FESTIBALA, S.L.
  • LASTUR BOOKIN, S.L.
  • OSO POLITA RECORDS, S.L.
  • MIDDLE GROUND, S.L.
  • BALKBONE TOUR, S.L.
  • FIANTOUR, S.L.
  • IMPULSA EVENTOS E INSTALACIONES, S.A.
  • VITORIA-GASTEIZ FESTIVAL, A.I.E.
  • KULTUR LIVE FESTIVAL, A.I.E.
  • BILBAO FESTIVAL 2016, A.I.E.
  • EUSKADI LIVE FESTIVALS, A.I.E.
  • LAST TOUR taldeko beste edozein erakunderi ere lagako zaizkio, aurreko horietakoren bat edo batzuk ordezkatzen badu erakunde horrek.

Era berean, erabiltzaileei jakinarazten zaie beren datuak THE ROCKET SCIENCE GROUP, LLC enpresari lagako zaizkiola, mailchimp bidezko newsletter zerbitzua eskaintzeko.

Kreditu-txartelarekin ordainduz gero, datuak kodetu eta gure ordainketa-bazkideei transferituko zaizkie. Zuri buruzko datu pertsonal oro LAST TOUR taldearen barruan baino ez da erabiliko eta ez zaizkie hemen adierazitakotik kanpoko hirugarren konpainiei eta erakundeei emango.

Amaitzeko, enplegua eskatzeko zure curriculum abidaltzen baduzu, fitxategi batean sartuko da eta BILBAO FESTIVAL 2016, A.I.E. da fitxategi horren titularra. Fitxategiaren xedea langileak hautatzea da eta informazio hori bidaltzen diguzunean zure berariazko baimena ematen ari zara zure datuak etorkizuneko prozesuetan eskura egon daitezen, dela kontratazio-prozesuetan dela langileak hautatzekoetan. Gainera, datu horiek LAST TOUR CONCERTS, S.L. eta BALKBONE TOUR, S.L. enpresei eman ahal izango zaizkie, xede horiekin.

Eskubideak erabili:

Datuetan sartu, zuzendu edo ezabatu, tratamendua mugatu, eten edo aurka egiteko eta eramateko eskubideak erabili ditzakezu helbide honetan: BILBAO FESTIVAL 2016, A.I.E., Ventosa Bidea 46, 1. eskuina, Bilbo (Bizkaia). Era berean, Datuen Babeserako Espainiar Agentzian erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu.Datuen babeserako legedian aurreikusitako eskubideak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez erabili ahal izango dituzu.

Segurtasun-neurriak:

 Zure datu pertsonalen segurtasuna ziurtatzeko, BILBAO FESTIVAL 2016, A.I.E.k neurri tekniko eta antolakuntza arloko neurri guztiak hartu ditu, emandako datu pertsonalen segurtasun informatikoa bermatzeko, besteak beste:

  • Datu pertsonalen seudonimizazioa eta zifratzea, dagokionean.
  • Tratamendu sistemetan eta zerbitzuetan konfidentzialtasuna, integritatea, eskuragarritasuna eta erresilientzia etengabe bermatzeko gaitasuna.
  • Gorabehera fisiko edo teknikoren bat egonez gero, datu pertsonalak berriro ere eskuragarri eta prest izateko gaitasuna.
  • Tratamenduaren segurtasuna bermatzeko neurri teknikoen eta antolakuntzakoen eraginkortasuna egiaztatzeko, ebaluatzeko eta baloratzeko prozesua.