Kontzertu-zikloa maiatzean eta ekainean izango da, jaialdiaren hamabosgarren edizioaren paralelo egingo den programazioaren barruan

 Bilbao BBK Live jaialdia indarberrituta dator bueltan, programazio berezi batekin; maiatzean hasiko da programazio berezi hori, eta uztailaren 9ko ordu txikiak arte luzatuko da. Gaur, beste kontzertu-ziklo bat gehituko diogu programazio horri aspaldiko urteetan jaialdiko ohiko laguntzaile den Cervezas San Miguel-en eskutik, musikaren bitartez pertsonen alderdirik biziena zirikatzeko asmoz. Erronka berrien etengabeko bilaketan, gure esentzia osatzen duen bizitasun komun bat.

Maiatzaren 14an, soinu makarrenak entzun ahal izango dira Madrilgo Rata Negra taldearen eskutik Bilboko Nave 9 aretoan; maiatzaren 20an, berriz, Donostiako Be Club aretoan Fresquito Y Mangok etorkizuneko popa hurbilduko digute Gipuzkoako hiriburura. Eta, zikloa bukatzeko, Nacho VegasekMundos inmóviles derrumbándose’ lan berria aurkeztuko du maiatzaren 27an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan; disko berriarekin zerrenda guztietan sartzea lortu du, eta 30 emanalditan baino gehiagotan sold-out ere egin du nazioko eta nazioarteko biran, intimitatea eta samurtasuna kritikarekin eta konpromiso sozialarekin uztartuta. Hiru kontzertu desberdin, diziplina desberdinetako musika EAEko hiru hiriburuetara eramateko Bilbao BBK Live jaialdiaren atariko kontzertu-ziklo honetan.

Atzerako kontaketa abian da jada uztailaren 7an, 8an eta 9an Kobetamendin elkar ikusteko, Bilbao BBK Live jaialdian. Mundu hainbat txokotatik etorritako 100 artista baino gehiago bilduko dira jaialdiko agertoki mitikoetan, izar ospetsuekin hasi eta gorabidean doazen promesekin bukatu, gorputzari nagiak astinaraziz eta emozioak berpizten dituzten abestiak zuzenean eskainiz; azken batean, Bilbao BBK Live jaialdia esperientzia paregabea, errepikaezina izan dadin eginez.

 

BILBAO BBK LIVE & SAN MIGUEL

maiatzak 14 – Rata Negra – Nave 9 (Bilbo)

maiatzak 20 – Fresquito y Mori – Be Club (Donostia)

maiatzak 27 – Nacho Vegas – Jimmy Jazz (Gasteiz)

Sarrerak webgune hauetan: bilbaobbklive.com eta seetickets.com/es/

 

BILBAO BBK LIVE

2022ko uztailak 7, 8, 9

Kobetamendi, Bilbo

Sarrerak eta bonuak hemen: bilbaobbklive.com eta seetickets.com/es

#bilbaobbklive