The Strokes, Liam Gallagher, Thom Yorke, Rosalía, Weezer, Suede, The Good, The Bad & The Queen, The Blaze, Vince Staples, Hot Chip eta Laurent Garnier, besteak beste, izango ditugu zuzenean joko duten 100 artista baino gehiagoren artean, gure jaialdia kultura-erreferente bihurtuz eta Bilbo hiria nazioarteko begirapuntuan kokatuz.

Charlotte AdigéryThe Intergalactic Republic of Kongo eta Alien Tango gehitu zaizkio artisten zerrendari, ezusteko emanalditzat.

Zerrenda osatzeko, jende guztiarentzako moduko programazio berezia hiriaren erdigunean: Bilbao BBK Live Bereziak; eta egun hauetan ozenen entzungo dena, jaialdiko kanpinaren erabiltzaileentzat: Akelarre.

Segidako hirugarren urtez, Bilboko Udalak eta jaialdiak bat egin dute jai-eremuetako eraso sexisten aurka, eta ‘No es No/ Ez beti da Ez’ kanpaina bultzatu dute

Hilabete baino gutxiago falta da Bilbao BBK Live jaialdiaren 14. edizioa hasteko; aurten, uztailaren 11n, 12an eta 13an izango da jaialdia, Kobetamendi mendiaren ingurune naturalean, eta luxuzko kartelaz gozatzeko egun horietan mundu guztitik Bilbo hiri abangoardistara etorriko diren guztien erromesbidearen helmugatzat finkatu dela esan daiteke.

Aurten, guztira 12 agertoki izango ditu jaialdiak eta horietatik 7 Kobetamendiko jaialdiaren eremuaren barruan egongo dira. Aurtengo berrikuntza modura, eta jaialdia kokatzen den lurraldeari omenaldia egiteko, agertoki bakoitzari euskarazko izena jartzea erabaki dute antolatzaileek.

Horrela, bada, agertoki NAGUSIAn honako hauek egongo dira: Estatu osoan eskainiko duen kontzertu bakarra gurean egingo du The Strokes taldeak, rocka mende honetan indarberritu izanaren erantzuleak; Liam Gallagher, zalantzarik gabe, historian eragin handienetakoa izan duen abeslari bat; Rosalía, nazioarteko jaialdi nagusietan arrakastak metatzen ari den artista; Weezer taldea Espainian ikusteko aukera bakarra aurten; Suede, britpop estiloaren aitzindariak, inoiz baino gaurkotasun handiagoarekin, eta Hot Hip taldeak itxiko ditu larunbatean agertoki honetako emanaldiak, jaialdiko ikuskizun dibertigarrienetako bat izateko itxura guztia duen emanaldiarekin.

Beste agertokiari Bestean deitu diogu, eta bertan izango dira Thom Yorke Tomorrow’s Modern Boxes, taldekoak, Radiohead taldeko buruaren proiektu paraleloarekin; The Good, The Bad & The Queen, Damon Albarn-en superbanda, Nils Frahm jaialdiko une berezi eta hipnotikoenetako bat izatea espero dugunaSuede disko berriaren aurkezpenarekin eta kritika oso onak jaso dituela;  Idles azken urteotan gehien eskatu izan den taldeetako bat zergatik den frogatzeko; The Blaze, une honetako proiektu elektroniko kitzikagarrienetako bat, eta Vince Staples urban estiloko erritmoak jaialdira ekarriz, besteak beste.

Agertoki Txikian artista eklektikoenen emanaldiak izango dira; besteak beste, The Voidz, Julian Casablancas-ek The Strokes taldearekiko paralelo duen proiektua, Slaves, urratzaileak eta aurreikusi ezin direnak, eta Mueveloreina eta Pony Bravo nekaezinak.  Jarrai dezala dantzak GORA! karpan, honako proposamen berezi hauekin: Nicola Cruz eta Yaeji artisten zuzeneko setak; errealitate gordina Sleaford Mods bikote post punkaren iragazkitik igaro ondoren; Jonathan Bree enigmatikoak; HVOB taldearen show zaindua, Cut Copyren maisutasuna eta beste une gogoangarri asko; eta amaiera ezin hobea emateko, larunbatean 2manydjs.

Banda hasiberrien sorta onena entzun ahal izango da Firestone agertokian:  Delaporte, Baiuca, Lester y Eliza, Georgia, Perro edo Boy Azooga.

BASOA baso magiko bihurtuko da berriro ere, garai hauetako elektronika onenaren soinuei esker, eta mugikorra deskonektatzea gomendatuz, naturarekin berriz konektatzeko eta ezerk arreta galarazi gabe dantzatzeko proposamena egingo digute, besterik gabe musikaz eta konpainiaz gozatuz.  Lehen eguna LGTBI gau berezia izango da; honako artista hauek parte hartuko dute:  Honey Dijon, Midland, Octo Octa, Courtesy eta KetiovLaurent Garnier artistaren emanaldia bereziarekin itxiko dugu ostirala, DJ set batekin. Esperientzia berezi honekin bat egingo dute Todd Terjek eta John Talabotek ere; azken horrek eremu honetako emankizunak itxiko ditu aurten ere, iazko emanaldi gozagarriaren ondoren.

Urrats batzuk aurrerago jaialdiko balkoia aurkituko dugu, Lasai agertokia, Bilboko ikuspegi esklusiboez gozatzeko erritmo mantsoan.  Ostegunean programazio berezia izango dugu nazioartean oso ezaguna den Red Light Radio irratiarekin, eta zuzenean emango da mundu osorako. Larunbatean, John Talabotek hautatuko DJen txanda izango da.

Beste hiru izen gehitu zaizkio artisten zerrendari: Charlotte Adigéry, mundu guztiaren ahotan egoten hasi den artista, bere pop koloretsuari esker eta Dewalae anaiek (Soulwax/2manydjs, beren Deewee zigiluarekin) produzitutako ‘Zandoli’ diskoaren kalitateari esker; The Intergalactic Republic of Kongo, afro-punk estiloko esperimentua, sortzez marokoarra den Mike Title musikari, artista bikain eta bisionarioa buru izanik, eta aurten bitan ikusi ahal izango ditugu oholtza gainean, Bereziak atalean eta jaialdian; eta Alien Tango, soinuen ustekabeko nahasketa bat, non sintetizadoreak, sitarrak, akordeoiak eta anime sampleak uztartzen diren.

Ordutegiak prest daude jada, eta jaialdiaren webgunean eta app-ean kontsulta daitezke. Ildo beretik, nabarmendu behar dugu Slaves taldearen emanaldia ostiraletik ostegunera aldatu behar izan dugula, jaialdiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik.

Musikaz gain, gerturatzen direnek elikadurarekin lotutako gustu eta premia guztietarako food trucken eskaintza aurkituko dute; janaria saltzen duten 25 postu inguru egongo dira, jaialdiaren merchandising esklusiboa salduko duen postu bat, baita artisten eta diseinatzaile independenteen bildumen postuak ere.  Jaialdiak bat egin du plastikoa murriztearen eta gure planeta zaintzearen aldeko borrokarekin, eta aurten ere, edalontzi birziklagarriak alokatzeko sistema jarriko du martxan; horretaz gain, hondakinak behar bezala kudeatzeko edukiontziak ere egongo dira.

Aurreko urteetan bezala, doako autobus-zerbitzua eskainiko da eremura iristeko.

AKELARRE

Jaialdiko kanpalekuan ere musika ona izango da nagusi Akelarre programazioarekin; aurten, lehenengo iristen direnei ongietorria egiteko festa berezia egongo da ilunabarrean, Nicola Cruz-en DJ Set batekin, 20:30etik aurrera, eta jarraian Tornado Wallace arituko da. Jaialdiak iraungo duen hiru egunetan, kanpalekuan daudenek ezusteko emanaldiez gozatzeko aukera izango dute 12:00etatik 20:00etara bitarte; egunez egun aurkeztuko ditugu artistak.

BEREZIAK 

Aurten ere, jaialdiak Kobetamendiko mugak gainditu eta hiriaren erdigunera jaitsiko da, bilbotar guztien eta egun horietan gure artean egongo diren eta Bilboko kaleetan barrena egunez ibiliko direnen gozamenerako. Askotariko programazioa eskainiko dugu, jende guztiarentzako modukoa, 4 agertokitan banatuta: Isozaki dorreak Carrefour, Albiako lorategiak Cinzano, Areatza Heineken eta BBK aretoaren pareko agertokia, Kale Nagusian.

Hiriaren erdigunean sumatuko dira jaialdiaren lehen konpasak, ostegunean, Kale Nagusian bertan Mastodonte taldearen emanaldiarekin; Asier Etxeandia aktore bilbotarrak Enrico Barbarorekin batera sortu duen proiektu goraipatua eta arriskatua da Mastodonte. Gainerakoan, honako artista hauek igaroko dira agertokitik: Anni B Sweet artistak bere laugarren albuma aurkeztuko du; Cariño sasoi honetako talde berri garrantzitsuenetako bat izatera iritsi da, beren abesti freskoei, lotsagabekeriari eta espiritu gordinari esker; Gimnástica nortasun handiko taldeak rock alternatiboaren irmotasuna, musika elektronikoari egindako keinuak eta misterio-kutsuz inguratutako melodiak uztartzea lortu du; Los Hermanos Cubero, beren zauriak eta beren bihotzak zabalduz; Lorena Álvarez, bere balioaniztasun artistikoari esker folka berrinterpretatuz; Mujeres, musika alternatiboaren munduko rock talderik handienetako bat; Ortiga taldeak berbena arte bihurtzeko dohaina du; Pony Bravo taldearen ‘Guru’ laugarren disko desiratua; The Intergalactic Republic of Kongo taldeak doinu elektronikoak perkusio afrikarraren bitartez bideratzen ditu, punk estilotik gertu dagoen estetika batekin eta gizarte modernoari buruzko gaietan sakontzen duten letrak eginez; eta Venturi hiruko madrildar gaztearen ‘Mi estúpida opinión’ lehen diskoan gaztetasuna esku bakarrekin zapaltzen denean ateratzen den amorru eta samurtasun guztia gitarra sendoen eta melodia onen bitartez adierazten da.

BILBAO BBK LIVE EXPERIENCE!

Jaialdiko musika-programazioaz gain, aurtengo berrikuntza Bilbao BBK Live Experience! izango da: jaialdiaren eskumuturrekoarekin hainbat abantaila baliatzeko ahal izango dira eta abantaila horiek eskaintzen dituzten puntu guztiak bildu ditugu bertan. Museoek eta dendek jaialdiarekin bat egin dute eta, horri esker, egun hauetan Bilbon gure artean izango direnek bizi ahal izango duten esperientzia ahaztezina izango da.

Eskumuturrekoa izateak deskontuak lortzeko aukera emango du aurten bai dendetan, bai Museo Guggenheim Bilbao museoa, Arte Ederren Museoa eta Athletic Club Museoa bisitatzeko.

ERASO SEXISTARIK GABEKO JAIALDIA

2017. urteaz geroztik, Jaialdia antolatzen dutenek eraso sexisten aurkako borrokarekin bat egin dute eta, azken urteetako edizio hauetan, Bilbao BBK Live jaialdirako prebentzioko eta sentsibilizazioko kanpainak aurkeztu izan dira. Bilboko Aste Nagusian gizartean hainbeste zabaldutako “Ez beti da Ez. No es no” mezua baliatuko dugu geuk ere, errespetuan eta askatasunean oinarritutako harremanak eta jokabideak izan daitezen nagusi gure hirian izango dugun ekitaldi garrantzitsu honetan ere.

Gaur goizeko prentsaurrekoan, Udalak herritarrei, oro har, eta, bereziki, emakumeei begira jartzen dituen baliabideen berri eman dugu, betiere errespetuan eta askatasunean oinarritutako harremanen aldeko sentsibilizazioa eta inpaktua sortzearren. Bilbao BBK Live jaialdian zabaltzeko diseinatu den askotariko materialean, eraso bat jasanez gero edo erasoren bat ikusiz gero zer egin behar den eta zer telefono-zenbakitara deitu behar den zehazten da.

Aurreko urteetan bezala, jaialdiaren kartela egokitu egin dugu “EZ beti da EZ” / “NO es NO” mezuarekin, eta eraso sexistak nola identifikatu eta horien aurrean nola erantzun jakinarazten duen informazio-liburuxka 4 hizkuntzatan berrargitaratu dugu: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Liburuxka horrek bertsio digitala eta deskarga daitekeen bertsioa izango ditu, eta eraso sexistak zer diren argitzen du, neskei eta mutilei bideratutako mezu zuzenekin.

Bilboko Udalak gogorarazi nahi du emakumeen aurkako sexu-erasoak salatu egin daitezkeela eta, halaber, herritar guztion inplikazioa eskatu du emakumeen eta gizonen artean berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko harremanak izatearen aldeko konpromiso aktiboari eustearren.

BILBAO BBK LIVE
2019ko uztailaren 11n, 12an eta 13an
Kobetamendi, Bilbo

Asteazkena 10
(sólo para asistentes del camping)

Akelarre
20:30 NICOLA CRUZ
23:30 TORNADO WALLACE

Osteguna 11

Nagusia
18:25 DERBY MOTORETA’S BURRITO KACHIMBA
20:40 VETUSTA MORLA
23:15 LIAM GALLAGHER
02:05 MODESELEKTOR live

Bestean
17:45 ERABATERA
19:30 JOHN GRANT
22:05 NILS FRAHM
00:40 THOM YORKE TOMORROW’S MODERN BOXES

Gora!
17:30 BELATZ
19:40 BIIG PIIG
22:00 SLEAFORD MODS
00:35 NICOLA CRUZ live
03:15 YAEJI
04:30 MR. K

Txiki
17:25 SUA
18:45 THE PSYCHOTIC MONKS
20:55 KHRUANGBIN
23:10 SLAVES
02:00 THE VOIDZ

Firestone
18:00 DELAPORTE
20:00 IDER
22:00 BAIUCA
00:15 MS NINA

Basoa
17:00 KETIOV
19:00 COURTESY
21:45 OCTO OCTA
00:30 MIDLAND
03:15 HONEY DIJON

Lasai
19:00 MIRAVALLES
21:00 ORPHEU THE WIZARD
23:00 CASPER TIELROOIJ
01:00 ELENA COLOMBI
03:00 FORT ROMEAU

Ostirala 12

Nagusia
18:35 MOURN
20:40 BROCKHAMPTON
23:00 ROSALÍA
01:35 THE STROKES

Bestean
17:40 OSO LEONE
19:30 SECOND
21:50 IDLES
00:10 SUEDE
03:00 THE BLAZE

Gora!
17:30 OLATZ SALVADOR
19:40 UNIFORMS
21:45 JONATHAN BREE
00:25 PRINCESS NOKIA
03:00 OMAR SOULEYMAN
04:00 ZAZA
05:30 DJAKE

Txiki
18:50 CECILIO G
20:50 ANARI
23:05 THE INTERGALACTIC REPUBLIC OF KONGO
01:55 MUEVELOREINA

Firestone
18:00 ANTIFAN
20:00 LESTER Y ELIZA
22:05 GEORGIA

Basoa
17:00 ALVARO CABANA
19:00 MOXIE
22:00 DJ SEINFELD
01:00 BICEP dj set
04:00 LAURENT GARNIER

Lasai
19:00 MUEVELOCUMBIA
21:00 OLIVIA
23:00 DJOHNSTON
01:00 JULIAN FALK
03:00 MISLAV

Larunbata 13

Nagusia
18:25 CUPIDO
20:15 NATHY PELUSO
22:55 WEEZER
01:40 HOT CHIP

Bestean
17:40 NØGEN
19:15 NADIA ROSE
21:25 THE GOOD, THE BAD & THE QUEEN
00:20 VINCE STAPLES

Gora!
17:30 SERRULLA
19:20 CALA VENTO
21:45 KERO KERO BONITO
00:30 HVOB live
03:00 CUT COPY
04:15 CHARLOTTE ADIGÉRY
05:00 2MANYDJS dj set

Txiki
18:50 ALIEN TANGO
20:30 VIAGRA BOYS
23:20 SHAME
01:30 PONY BRAVO

Firestone
18:00 LAS LIGAS MENORES
19:35 PERRO
22:00 BOY AZOOGA

Basoa
17:00 ALICIA CARRERA
19:00 TAMA SUMO
22:00 DJ DUSTIN
01:00 TODD TERJE dj set
04:00 JOHN TALABOT

Lasai
19:00 FENNA FICTION
21:00 SACHA MAMBO
23:00 NINJA
01:00 PHUONG-DAN
03:00 NUEL

Bonua: 160€ + gastuak
Bonua + Kanpina: 175€ + gastuak
Eguneko sarrera: 62€ + gastuak

Salmenta:
bilbaobbklive.com