Stromae, Moderat, Placebo, M.I.A., Nathy Peluso eta Four Tet elektronikoak ere etorriko dira Bilbora, baita Basoa agertokiaren programazioa osoa ere

 

LCD Soundsystem taldeak Bilbo hautatu du bere 20. urteurrena ospatzeko eta ostegunekoa izango da Europako jaialdi batean egingo duen emanaldi bakarra

 

Oraindik existitzen ez diren espazio eta denbora batean, EGON nahi dugu.

Bilbao BBK Live bueltan da berriro bi urteko geldialdiaren ostean, eta jaialdi honi egin diezaiokegun omenaldirik onena gure presentzia nabarmentzea da. Moderat  hirukotearen musikarekin eta Laura Sam artistaren poema bisual batekin adierazi nahi izan dugu jaialdiaren hamabosgarren edizioan berriz elkar ikusteko irrikaz gaudela, Kobetamendin, 2022ko uztailaren 7an, 8an eta 9an.

 

Soinuaren sutea nahi dugu azalean.

Gaur Bilbao BBK Live jaialdiaren hurrengo edizioan arituko diren artisten zerrenda aurkezten dugu, egunez egun. LCD Soundsystem mitikoak gehitzen dira zerrenda honetara osteguneko protagonista gisa, 2022. urtean Europan eskainiko duten jaialdi bakarrean. Gainera, James Murphy buru duen taldeak, Bilboko hiria aukeratu du agertoki gainean 20 urte bete dituztela eta beraien  DFA izeneko diskoetxearen urteurrena ospatzeko. Hala, hau guztia ospatzeko, jaialdia burutuko den astean zehar programazio berezia izango dugu hirian. Honen berri baina, aurrerago emango dizuegu. J Balvin larunbatean arituko da bere hit reggaetoneroen sorta zabala eskaintzen, eta musika latinoaren ondarea eta garrantzia defendatuko ditu esklusiban 2022an Estatu mailan emango duen kontzertu bakarrean; Belgikatik, Stromae agertokietara itzuliko da berriro, Estatuko kontzertu bakarrean eta zortzi urtez musika berriarekin isilik egon ostean; hau izango daKobetamendin  emango diren gertaera paregabe horietako bat. Kobetamendin jo ta su arituko dira Moderat taldeko hiru kideak ere, eta Berlin soinua jaialdira ekarriko digute abesti ezagunen bitartez, hala nola A New Error, Bad Kingdom edo Rusty Nails. Lehendik iragarri genituen artistak gure zerrendan daude oraindik ere; esate baterako, ostiralean, bi lan berri kaleratu dituen The Killers taldea, Pet Shop Boys bikote elektroniko ikonikoa, eta Placebo taldearen LP berriaren aurkezpena.

 

Hit elektronikoekin eta gure zerrendan ezinbestekoak diren artistekin jarraituz, ezin aipatu gabe utzi elektronika eta pop psikodelikoaren nahasketa egiten duen Caribou kanadarra, Four Teten balioaniztuna, eta BICEPen zuzeneko bizia. M.I.A. proiektu esperimental eta sortzaileak dantzan jarriko gaitu hainbat belaunaldiren ereserki bihurtu den Paper Planes abestiarekin; gero eta sona handiagoa duen Phoebe Bridgers abeslariak Punisher album arrakastatsua aurkeztuko du; Nathy Peluso gurera dator berriro bi urte geroago, Calambre lana aurkeztera eta Bomba Estéreoren cumbia psikodelikoak soinu latinoz beteko du jaialdia.

 

Atera nahi dugu, azkeneko argia isiltzen den arte.

Britainiar ugari izango ditugu, askotariko estiloen ordezkari. Supergrass britpop taldeak I Should Coco bere lehenengo diskoaren 25. urteurrena ospatuko du, azkenean, jaialdian; rap eta hip hop estiloen ordezkaria slowthai izango da; aldiz, soul soinuak sustrai bangladesh-irlandarrak dituen Joy Crookes londrestarraren esku geratuko dira, eta dance popa gustuko duenak Planningtorock artista genderqueera ikusteko eta entzuteko aukera izango du, besteak beste Let’s talk about gender, Baby abestiarekin. Torontoko ordezkariak ere izango ditugu jaialdian: BADBADNOTGOOD laukoteak Talk Memory hurrengo diskoa aurkeztuko du; Berlinen bizi den Merrill Nisker aka Peaches performer ikonikoak elektroaren giltzarri bihurtu den The Teaches of Peaches lanaren 20. urteurrena ospatuko du. Dublindik, Inhaler taldearen rock bizia iritsiko zaigu; Estonia aldera begiratuz gero, TOMM¥ €A$H raperoa ikusiko dugu eta, bukatzeko, Australiatik Kobetamendi osoa konkistatuko du Stella Donnelly abeslariak, bere doinu ameslariekin eta bere letren aktibismo politikoarekin. Jaialdiaren soinu-mapa honetan, Estatu Batuak ere ezinbesteko puntuetako bat da, Mykki Blanco queer rap-kantari aitzindariak bere muturreko hip hopa ekarriko baitigu, eta Kaliforniatik Moses Sumneyren diziplinartekotasun sailkaezina ezagutzeko aukera izango dugu.

 

Gure bidaia Estatuan barrena jarraituko dugu: Zahara pop ikonoa; Estatuko indie-aren aitzindaria den Nacho Vegasek disko berria aurkeztuko du 4 urte igaro ondoren; Dorian taldearen indie iberiarra,  Lori Meyers eta bere belaunaldiarteko ereserkiak; edo Sen Senraren melodia limurtzaileak ezinbestekoak dira udako hitzordu honetan. Horietaz gain, honako hauek ere arituko dira: Carolina Duranteren gitarrak eta lotsagabekeria, Ginebras taldearen letra autobiografikoak, Rusowskyren bedroom pop-a, Confeti de odio, VVV [Trippin’you] eta Laura Sam eta Juan Esribano , baterako proiektuarekin. Eta, nola ez, Bilbao BBK Live jaialdian eusko labela ezinbesteko osagaia denez, gure artean izango ditugu Chill Mafia Iruñeko kuadrilla, Verde Prato, Nøgen, Ezpalak eta DouleurDolor taldeak.     

 

Gorputzak patxada astintzea nahi dugu.

Bada toki berezi-berezi bat inguruneaz, naturaz, soinuaren argitasunaz… gozatzeko ezin hobea, baita zirkulu-forma duten zazpi soinu-dorreen soinuz inguratuta egoteko ere: Basoa. Penintsula osoan erreferentziakoa den agertoki elektronikoan The Blessed Madonna izango da protagonista nagusia, klub kulturaren erregina dudagabea, Detroiteko techno-aren ordezkari Carl Craigekin batera. Artista elektronikoen zerrendan sartzen dira, halaber, Helena Hauff, Lena Willikens, John Talabot, Palms Trax, DJ Python, Eris Drew trans DJ eta produktorea, eta Berlinen bizi den JASSS asturiarra. Baina ez dira bakarrik arituko, haien ondoan egongo baitira platerak astintzen, Philadelphiako Dave P.; Fat White Family eta Paranoid London taldeetako kideek osatu duten Decius kolektiboa; wave, techno eta acid-a nahasten dituen Identified Patient; Estatutik, etorkizun handiko GAZZIren break eta neo perreoa; MARICAS diskoetxearen eta kolektiboaren sortzailea den ISAbella; eta Perel elektronika-produktore, bokalista eta DJ.

 

Han izango naizela, han izango zarela esan nahi dugu.

Astiro baina beti ari, Bilbao BBK Live jaialdiaren 15. edizioko artisten zerrenda modu berezian diseinatu dugu, emanaldi bakoitza ahogozogarri izan dadin, une bakoitzari zuku guztia ateratzeko denbora hartuta, natura-ingurune pribilegiatu batean; osagai horiei guztiei esker, Bilbao BBK Live esperientzia paregabea, errepikaezina da.

 

2022an, merezi duen jaialdia ospatu nahi dugu, zuek merezi duzuen jaialdia. Aurreko edizio guztietan bezala, maila goreneko jaialdia izango da, kontinente osoko jaialdi berezienetako bat. Beste behin ere gure esker ona adierazi nahi dizuegu zuei guztioi, amaitu berri den etenaldi luze honetan zuen babesa helarazi diguzuelako eta Bilbao BBK Live jaialdiarekiko konpromisoari tinko eutsi diozuelako. Itxaronaldiak merezi izango du; hitzematen dizuegu. Kobetamendin ikusiko dugu elkar.

 

Bilbao BBK Live antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkio Bilboko Udalari, babesleekin eta erakunde laguntzaileekin batera ekitaldi hau posible egiten dutelako.

 

Bonuak salgai daude, eta epeka ordaintzeko aukera ere badago, prezio berezian. Eguneko sarrerak gaur jarriko ditugu salgai, abenduaren 16ra arte. Aurreko edizioetan bezala, kanpin-dendak jartzeko tokia egongo da, mendi-mendian atseden hartu nahi duenarentzat.

 

BILBAO BBK LIVE

7, 8, 9 julio 2022

Kobetamendi, Bilbao

#bilbaobbklive

 

Sarrerak eta bonuak salgai prezio bereziarekin abenduaren 16ra arte hurrengo webgunean: bilbaobbklive.com y seetickets.com/es