Bilbao BBK Live 2021

8/9/10 - 7
2021
KOBETAMENDI

Lasai, erritmoa baretzeko espazioa

100bpmak ez gainditzeko baldintzarekin (bihotzaren erritmoa hain zuzen ere), Lasai festibalaren burrunbatik aldentzen den altzifresez inguratutako eta Bilboko ikuspegi paregabeko leku aparta dugu. Komisario gonbidatu bi izango ditu Lasaik aurten: larunbateko kartelean Lena Willikens egongo da eta ostegun zein ostiralean Red Light Radio online irratiko emisora, sedea Amsterdameko Auzo Gorrian bertan duena. Gaur egun musika elektronikoko nazioarteko medio espezializatuenetarikoa dugu. Egunero streaming bidez emitituko dute eta Lasaiko saioak grabatuko ditu.

Lasai espazioan Charlotte Bendinks-en musika bizi, iluna eta psikodelikoa dantzatu ahal izango da, erritmo apalean. Dance musikaren mugak aztertu ahal izango dira ere Cosmo Vitelli DJ eta ekoizlearen eskutik. Bestalde, Low Jack-ek (Philipphe Hallais) dancehall-a, soinu artea eta techno esparruak aztertuko ditu. Jack ‘Riddims du Lieu-dit’ en autorea da (Editions Gravats zigilukoa) eta Dominik Fernowrekin batera Rainforest Spiritual techno eperimentalaren jabea da. Giro ukitua Yu Su Dj, konpositore eta ekoizleak ezarriko du eta ehundura natural zein ‘jazz-bient’ soinuetatik igaroko da, Marylou frantsesaren soinu oniriko, zarata inprobisatuen eta korden laguntzarekin. Estatu mailan, Katza izango dugu, Paraleloan euskal kolektiboaren kide sortzailea. Proiektu honek postpunk-a, dub-a eta industria musika nahasten ditu. Iro Aka bikote bartzelonarrak downtempoa, house-a, technoa eta ambient-a fusionatuko du.

Eskaintzara Ivan Smagghe frantsesa gehituko da, hamarkada bat baino gehiagotan makina bat argitalpen egin dituena, Black Strobe proiektua barne. Ziur gaude electro houseko saio ilunek dantzan jarriko gaituztela. Zoharrek beat industrialak ekarriko dizkigu 90. Hamarkadako sustraiak dituen Zohar holandarrak; Bufimanek (Wolf Mueller edo Diskoking Burnhart McKoolski bezala ezaguna ere) groove disko tribalak danbor indartsuak ekarriko dizkigu; Xhamana Johnesek tehno ilun eta sofistikatua zein deep house-a; Beesmut Soundsystem holandarrek 80. Hamarkadako minimalismoa, afrohouse, acid, exotica eta electroa nahasteaz arduratuko dira… Eta zerrendak aurrera egiten du: Holandako underground eszenak Upsammy ekarriko digu, zientzia-fikzioan oinarritutko erritmo futuristikoez osatutako technoa eskainiz. Lena Willikensek kartela osatuko du El Tigre Soundekin batera: bere magiaren bidez inprobisazio saio bakarra eta aparta izango dugu Kobetamendin.

lasai_foto_v2