• Fort Romeau, Orpheu The Wizard, Phuong-Dan eta Dekmantel jaialdiko Casper Tielrooij baieztatuta daude
  • John Talabot larunbateko programazioaren komisario da

Erritmo lasaien bidez ematen digu dantzarako musikak espazioa. Espazioa soinuaren zirrikitu guztiak arakatzeko. Espazioa DJak adierazi nahi digun guztia barneratzeko. Espazioa gure gorputzak nola mugitu nahi duen erabaki dezan. Azken batean, espazioa musikan geure modura murgiltzeko, musikak horretara bultzatu gabe.

Musika lasaiaren erritmora dantzatzeko esperientzia aldarrikatzen hasi zen iaz Bilbao BBK Live jaialdia, Lasai gunearekin; izenak berak ongi adierazten duenez, deskonpresio-puntua izatea du helburu, jaialdi orotan bizi izaten den zurrunbiloaren erdian.

Basoa gunearen ondoan kokatuta egongo da, altzifrez inguratuta; beraz, Bilboko begiratoki ezin hobea izango da. Eta filosofia berezia ere izango du, toki egokiena izango baita geldialdia egiteko, deskonektatzeko eta zera gogoratzeko, jaialdi batean garrantzitsuena ez dela helburuak pilatzea, baizik eta ibilbideaz gozatzea. Noski, horrek mugikorrak itzali behar direla esan nahi du.

Lasai gunearen arau bakarra da musikak minutuko 100 beat ez gainditzea. Hartara, DJek askatasun handia izango dute esperimentatzeko eta arriskuak hartzeko. Horretarako lagungarria izango da, era berean, gunean egoten den giro lasaia, bertaratzen direnek bai baitakite deskonektatzeko toki batean daudela, dantza-pistetako ohiko eginbeharretatik urrun. Bestela esateko: espero ez duzun horren bila joateko agertoki egokiena da.

2019. urtean, denbora mantsoetan espezializatutako DJak eta euren bildumen txoko ezezagunenak aurkeztu nahi dizkiguten artistak nahastuko dira, berriro ere, Lasai gunean. Bertan, house estiloan maisu den Fort Romeau erritmo mantsoekin nola moldatzen den ikusiko dugu; edo beti geldiezin, Orpheu The Wizard Red Light Radio irratiaren sortzaileetako baten emanaldi eklektikoak. Gauza bakarra ziurta dezakegu: espero ez dugun hori gertatuko da. Haiekin batera, Dekmantel Europako dantza-jaialdi handienaren sortzaile Casper Tielrooij ere izango dugu gure artean; Lasai gunean, ziurrenik, dub edo afro estiloekiko edo erritmo brasildarrekiko zaletasunari ateak zabalduko dizkio. Bukatzeko, nazioartean oso ezaguna den DJ bat larunbateko programazioaren komisario da: John Talabot.

Honako hauek ere parte hartuko dute gunean: DJohnston, Bartzelonako eszena elektronikoaren funtsezko eragileetako bat; Elena Combi, hautatzaile honek ez die joerei jarraitzen, aurrea hartzen die; Fenna Fiction, disko bilduma izugarria duena; Julian Falk,ihesaldi oniriko batera eramango gaituzten atmosferak sortzailea; Miravalles, Bilboko kluben biziberritzearen erantzuleetako bat; Mislav, Burek zigiluaren sortzaileen bat; Muevelocumbia, Mueveloreina elektro-cumbiako set list berezi emanez; Nojh Atobalt, Alias korapilatsu horren atzean Europa osoko hautatzaile handienetako bat dago; Nuel, kontzientzia-egoera goratuak sortzen maisua; Olivia, Lasai gunera itzuliko da, sexualitatez, behe-maiztasunez eta itxaropen-gabeziaz betetako set-arekin; eta Sacha Mambo,hamarkada batez baino gehiagoz jardun behar izan du ausardiak eta abenturak genero- murrizketa oro gainditzen duten set-ak eskaintzen. Guztira 15 artista igaroko dira Kobetamenditik hiru egunetan, uztailaren 11n, 12an eta 13an, Bilbao BBK Live jaialdiak duen espazio berezienetako batean.

Dub-etik ambient-era, kunbiatik soinu industrialetara eta disko estiloko deribazioetatik esperimentazio psikodelikora, Lasai gunea estiloen arteko mugan dagoen eta erraz kategorizatu ezin den musika mota entzuteko plataforma izango da. Azken batean, gauza berriak deskubritzeko premia elikatzen digun musika mota.

BILBAO BBK LIVE
2019ko uztailaren 11n, 12an eta 13an
Kobetamendi, Bilbo

Ordena alfabetikoan:
BELATZ / THE BLAZE/ BROCKHAMPTON/ CALA VENTO/ CUT COPY/ ERABATERA/ HOT CHIP/ IDLES/ JOHN GRANT/ JONATHAN BREE/ KERO KERO BONITO/ KHRUANGBIN/ MODESELEKTOR live/ MS NINA/ MUEVELOREINA/ NATHY PELUSO/ NICOLA CRUZ live/ NILS FRAHM/ OLATZ SALVADOR/ OMAR SOULEYMAN/ PONY BRAVO/ PRINCESS NOKIA/ ROSALÍA/ SERRULLA/ SHAME/ SLAVES/ SLEAFORD MODS/ THE STROKES/ SUEDE/ THOM YORKE ‘TOMORROW’S MODERN BOXES’/ UNIFORMS/ VETUSTA MORLA/ VIAGRA BOYS/ VINCE STAPLES/ THE VOIDZ/ WEEZER/ YAEJI…

Basoa:
ALICIA CARRERA/ ÁLVARO CABANA/ BICEP dj set/ COURTESY/ DJ DUSTIN/ DJ SEINFELD/ HONEY DIJON/ JOHN TALABOT/ KETIOV/ LAURENT GARNIER/ MIDLAND/ MOXIE/ OCTO OCTA/ TAMA SUMO/ TODD TERJE dj set

Lasai:
CASPER TIELROOIJ/ DJOHNSTON/ ELENA COMBI/ FENNA FICTION/ FORT ROMEAU/ JULIAN FALK/ MIRAVALLES/ MISLAV/ MUEVELOCUMBIA/ NOJH ATOBALT/ NUEL/ OLIVIA/ ORPHEU THE WIZARD/ PHUONG-DAN/ SACHA MAMBO

Prezioa:
3 egunetako bonoa: 145€ + gastuak
Bonua + Kanpina: 160€ + gastuak
Epeka egiteko aukera.

Salmenta: bilbaobbklive.com

Kutxabank promoa:
16€-ko deskontua lehenengo 1.000 bonuetan. Kutxabank txartel bakoitzeko gehienez bonu bat. Soilik Kutxabank orotarako kutxazainetan eta Kutxabank webgunean eskuragarri. Erosketa egiteko unean indarrean dagoen prezioari aplikatuko zaio deskontua.