Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

Informazio praktikoa

Jaialdiaren gunea

Kobetamendi toki paregabea da eta Bilbao BBK Live jaialdiaren esparrua da zorionez. Parke naturala da, bilbotarrak urtean zehar paseatzera joaten diren bidexkekiko berdegunea, behiak larrean ibiltzen diren zelai zabalak ditu eta baso bat ere badu; baso hori hazi egin da jaialdiarekin batera eta gaur egun hor dago ‘Basoa’ gunea, programazio elektronikorik
hoberenarekin.

Plano RecintoBilbao BBK Live 2018

Kobetamenditik bista harrigarriak daude. Birika berde honetatik dago Bilboren panoramikarik hoberena. Eta hodeirik gabeko egunetan Itsasadarraren ahoa ere ikusten da.

Jaialdiko kanpalekua ondoko mendian dago, Arraizen; mendi hau Kobetamendi baino handiagoa da eta, ondorioz, are ikuspegi harrigarriagoak ditu. Arraiz mendia GR 228 ibilbidean dago eta Bilborekin lotzen du ibilbide horrek.

Plano Camping Bilbao BBK Live 2018