Bilbao BBK Live 2022

7/8/9 - 7
2022
KOBETAMENDI

Informazio praktikoa

Kanpalekua

Gunetik 3 kilometro ingurura dago, Bilboko aisia-gunerik handienetakoa da. Bilbao BBK Liveren kanpalekua zuhaitzez inguratutako berdegune handi bat da, gutxi gorabehera 120.000 m2-ko azalera du eta 12.000 lagun ingururentzako tokia.

Kanping 18 €
zona acampañada festival bilbao bbk live

Kanpalekuaren arauak

  • Kanpin-dendek 8 metro baino gutxiagoko neurria izan behar dute, egokituko ditugun kaleetan sartzeko moduak izan daitezen. Beraz, denda handiagoak ez dira onartuko, ezta aurreraldirik, jaimarik edota antzekorik ere.
  • Kanpalekuan langileak egongo dira kaleak antolatzeko, denden banaketa antolatzeko, etab. Antolakuntzak sartzea ukatzeko eskubidea du eta hala beteko du Antolakuntzaren arauak errespetatzen ez dituen edonorekin edota kanpalekuan dagoen jendea gogaitarazten duen edonorekin, baita ere berarentzat edota beste norbaitentzat arriskutsua den zer edo zer egiten duen edonorekin, iskanbilagatik edota pozoituta dagoen edo dirudien edonorekin. Kasu hauetan pertsona bera izango da bere jarreraren erantzule, egindakoa zein ez egindakoaren erantzule, alegia.
  • Aurrekoetan bezala, ezin izango da ibilgailuz kanpalekura sartu (roulotteak, karabanak, furgonetak, kotxeak, motorrak…). Ibilgailuak aparkalekuan utzi beharko dira eta jaialdiko esparrura igo jaialdiak doan eskaintzen dituen autobusetan.
  • Kanpalekura igotzeko modu bakarra jaialdiak doan eskaintzen dituen autobusetan izango da.
  • Guztiz debekatuta dago kanpalekuko esparrutik kanpo kanpatzea, horrek isun administratiboa baitakar.
  • Esparru honetan janaria eta edaria sar daiteke (jaialdiko esparruan ez bezala), baina sua egitea debekatzen da, baita ere kanpin-gasak edo horrelakoak erabiltzea. Mesedez, zaborrontziak erabil itzazue.

Bilbao BBK Livek Green ‘n’ Clean ziurtagiria jaso zuen 2011n. Yourope (The European Festival Association) elkarteak eman zion, ingurumenarekiko duen eginbide eta erantzukizuna dela-eta. Gaur egun ere horretan dihardugu, jaialdiko gune naturalak et Arraiz mendikoak errespetatuz eta, beraz, elkarlanean egotea funtsezkoa da gure helburua berriz lor dezagun.

Maiz egiten diren galderak

Bai! Mahaiak, aulkiak eta itzala daukazu berton.

Bai, kanpalekuan ere kutxazain automatiko bat ere egongo da.

Disfruta de todas las comodidades de los baños y duchas VIP para sentirte como en casa. Sin esperas, con agua caliente…

¡Adquiere tu bono de baños VIP en el camping!

Precios:

  • Abono para los tres días de festival: 19 €
  • Abono un día: 10 €
  • Un uso WC: 3 €
  • Un uso ducha:  4 €

Horarios:

  • Horario diario: de 09:00 a 23:00
  • Domingo
  • Desde el jueves a las 09:00 hasta el domingo a las 14:00

Armairu gutxi daude alokatzeko, beraz, zurea aurretiaz erreserba ezazu: lockerrak (laster informazio gehiago).

Bai. Taberna egongo da eta, noski, zure hozkailura janariz eta edariz beteta eraman dezakezu.

Bai, egun bat lehenago igo zaitezke eroso kokatzeko eta jaia kanpalekuan hasteko.
Ordutegiak laster aterako dira. Halaber, igandean laster adieraziko dizuegun ordura arte egon zaitezke kanpalekuan.

Bai. Autobusak gora eta behera egongo dira etengabe asteazkenetik igandera, hots, uztailaren 5etik 9ra, jaialdiak irauten duen gauetan ere.

Bai. Hala ere, dendetan baliozko edozer ez uztea gomendatzen dizuegu, jaialdiak ez baitu hartzen galdutako objektuen ardura.

Autobusak hartzea gomendatzen dizuegu, maiz irteten baitira eta ziztu batean egongo baitzara kanpalekuan.