Bilbao BBK Live 2023

6/7/8 - 7
2023
KOBETAMENDI

Informazio praktikoa

Informazio orokorra

Bilbao BBK Live información útil

Adingabeak

  • 16 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta bakarrik sartu ahalko dira, BAIMEN honekin.
  • 16 urtetik 18ra bitarteko adingabeak bakarrik sartu ahalko dira esparrura, heldu batek lagundu gabe, baina BAIMEN honekin.
  • 11 urtetik beherakoak (barne) doan sar daitezke, heldu batek lagunduta eta BAIMEN honekin. Gainera, INPRIMAKI hau bete behar da.

GARRANTZITSUA: Heldu bakoitzeko bi adingabek bakarrik izango dute 11 urtetik beherakoen doako sarbidea.

Jaialdiko arauak

Ez

Espraiak / esprai-ontziak
Aire-turutak
Audioa grabatzeko gailuak
Bizikletak / patineteak / irristailuak
Aulkiak
Kateak / katedun zorroak
Kendu daitekeen leiarra duten argazki edo bideokamerak (Pro)
Droneak, kontrol urruneko hegazkinak, jostailuak / autoak
Legez kanpoko drogak
Su artifizialak / petardoak / txinparta suziriak
Eskuorriak / flyerrak / inkestak
Beira / sakela botilak / urontziak
Laser ziri luzeak / LED argi makilak / eskuargiak
Hula-hoopak / kometak / ur-pistolak
Musika-instrumentuak
Labanak / armak / objektu zorrotzak
Kanpoko janaria eta edaria
maskotak / animaliak
Sustapen artikuluak
Selfie makilak / tripodeak / euritakoak

Bai

Adin guztietarako (16urtetik behera heldu batekin joan behar dira)
11 urtetik beherakoak (barne) doan
Haurtxoentzako tapakiak
Haur kotxeak
Motxilak (ertainak)
Smartphonak / Kargadoreak
Ezpain margoa / krema
Tabakoa / pizgailuak / erretzeko papera
Dantzarako zapatak
Kamera digitaka (ez Pro)
Belarrietarako tapoiak
Edateko ur botilak, hutsik, tapoirik gabe
Begietarako / belarrietarako tantak
Gorrak
Txikleak / karameluak
Eskuetarako desinfektatzailea / haurrentzako paper-zapi bustiak
Dirusorroak
Irribarreak
Eskuko sorroak
Eguzkitarako betaurrekoak

Maiz egiten diren galderak

Udaltzaingoarekin eta Ertzaintzarekin batera ari gara lanean, bai eta hainbat udal sailekin, zuen egonaldia ahalik eta seguruen izan dadin.

Prentsaren eta komunikabideen galderak: gure Prentsa atala ikusi, mesedez.

Ez, baina mila esker galdetzeagatik.

Janari stand bat jarri nahi baduzu, jarri harremanetan hosteleria@lasttour.org helbidearekin horren berri emateko.
Kamisetak, bitxiak, betaurrekoak, etab. saltzen dituen stand bat muntatu nahi baduzu, jarri harremanetan sales@lasttour.org helbidearekin horren berri emateko.

Ez. Bilbao BBK Liveri lotutako markak, jabetza intelektuala, sarrerak eta eskumuturrekoak EZIN dira erabili publizitatea, sustapenak, lehiaketak edota zozketak egitearren, ezta inolako xede komertzialerako ere. Jaialdiko babesle ofizialak dira salbuespena (eta hauek ere jaialdiko ekoizleen idatzizko baimen formala behar dute).

Jaialdiaren onespenik ez baduzu, delitu bat izango litzateke, eta zure artikuluak konfiskatu lirateke.

Segurtasun kontrolean zure burua aurkeztu behar duzu eta bertan itxaron esparruan sartu baino lehen. Errezeta medikoetako eta kutxetako pertsonaren izenak bat egin beharko dute. Halaber, erlazionatuta dauden gailu medikoak ekar daitezke, janaria barne, beti ere jaialdiaren esparruan erosteko eskuragarri ez dagoen artikuluaren beharra zehazten duen preskripzio egoki bat erakutsiz.

Bai, haurtxo batentzat baldin bada.

Motxila ertain batek 50 zm-ko altuera du, 40 zm zabal eta 25 zm-ko lodiera beteta dagoenean. Poltsak tamaina horretako kutxan sartu beharko lirateke, aireportuetan erabiltzen den sistemaren antzekoa erabiliz. Zure motxila koadro horretan ez bada sartzen ezin izango duzu esparrura sartu.

Kendu daitekeen lentea duen edozein kamera.

Era guztietako janariak egoteko lanean ari gara, laster izango dugu honi buruzko informazio gehiago.

Komunen inguruan eta kanpalekuan ur-iturriak izango dira.
Ezin izango dira botilak sartu. Edalontziak alokatzeko zerbitzua izango da.

Bai, jaialdiaren barruko Info Pointean objektu galduen puntua dago.

Bai. Ekitaldian anbulantzia medikalizatuak egongo dira, begi-bistan eta argi eta garbi adierazita jaialdiko gidan.

Bai, jaialdia baino egun batzuk lehenago gure webgunean eta sare sozialetan. Aldaketak jasan ditzake.