Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Informazio praktikoa

DOAKO AUTOBUSAK

Bilbao BBK Livera joateko doako autobusak egongo dira, bai joateko, baita itzultzeko ere. Ohikoa den bezala, joaterakoan autobusak BECetik (Barakaldo) aterako dira, Ansio izeneko metro-geltoki ondotik –bertan 3.500 aparkaleku egongo dira- eta San Mames ingurutik -zehazki Basurtuko Kaputxinoen kalearen amaieran, BAMI eraikinaren atzean (Ogasuna-ETB).

Autobusak etengabe egongo dira joan-etorriak egiten uztailaren 10eko (eguaztena) 12:00etatik uztailak 14ko (domeka) 12:00ak arte, eta zerbitzuaren maiztasunak aldatu egingo dira eskariaren eta aurreikusitako beharren arabera. Jaialdiak irauten duen egunetan, 16:00etatik aurrera, gutxi gorabehera, Beyena fabrika zaharraren inguruan geldituko dira, eta hortik aurrera 800 metro oinez egin beharko dira esparrura iristeko.