Bilbao BBK Live 2018

12 · 13 · 14
UZTAILA 2018

hirian Bilbao
hirian

Bilbo izaera handiko hiria da, sortzailea ere bada eta etengabe eboluzionatzen ari da; gizarte eta kultura arloko aukera handia izaten da eta biztanleak eurak dira aktoreak. Ideia saldo hau are nabarmenagoa da Bilbo Zaharrean, auzo honetan azaleratzen ari diren artistek eta bertako auzo-elkarteek eta gizarte mugimenduek espazioa partekatzen dute eta askotan kezkak ere bai; birgaitzen ari den barruti hau ideien laborategia da. Bilbao BBK Live, Heinekenekin batera, historikoki hitza emanda egon da Bilboko musika arloko garapenarekin, hiriaren espiritu abangoardistarekin eta aurrerakoiarekin bat egiten baitu; Bilboko Udalarekin batera auzoaren eraldaketa harrigarria babestu nahi dute eta bertako balioez kutsatu nahi dituzte maiatzaren 26an Hirian aitzakia hartuta kaleez gozatzera datozen guztiak.

Bilbo Zaharreko espiritu urratzaileari leial izan nahi duenez, doako jardunaldi honetako musika-programazioan proposamen freskoak, erakargarriak eta gaurkotasunezkoak bezain anitzak egongo dira. Aurten bada berrikuntza bat ere, agertoki gehiago izango baitugu eta beste mota batzuetako guneetan ezustekoak egongo dira. Emanaldiez gain, Maiatzarenbiko azoka egingo da; oraingo honetan, azoka bohemio eta alternatibo honek musikari buruzko merkatu berezia egingo du, eta Maiatzaren Bia kalea ikusmirara, ongi pasatzera, parte hartzera eta bigarren eskuko edo esku egindako gauzak erostera datozenen topagune izango da, beti bezala. Gainera, Bilboko Diskaren X. Azoka Internazionala egingo da Bilborocken maiatzaren 26an eta 27an, KLTR Events S.L. enpresak antolatuta. Azoka honetan biniloez gain CDak eta musikari lotutako bestelako bitxikeriak (singleak, ep-ak…) egongo dira.

Hirian emanaldi hauek izango dira: Aneguria, Astola & Ratón, Audience, Billy Boom Band, Brisa Fenoy, Daniel Kyo, Dave P, El_txef_a, Flamingo Tours, Hidrogenesse, Javiera Mena, Josele Santiago, Ladilla Rusa, La Prohibida, Los Paralíticos del Ritmo, Mueveloreina, Mujeres, Nathy Peluso, Pional, The Excitements eta Trajano! Artistok agertoki hauetan izango dira: Hiru Zutabe Plaza, Martzanako Kaia, Mariaren Bihotza Plaza, Erriberako Merkatuaren Plaza eta Bilbo Zaharra Plaza.

cartel-Hirian

Aneguria

Aneguria

Bilbotar abeslaria, hiphop, raggamuffing eta freestyle artean dabil euskaraz, ingelesez eta gazteleraz.

Astola & Ratón

Astola & Ratón

Alejandro Astola Fondo Flamenco taldekoa da eta Diego Pozo Ratón, aldiz, Los Delinqüentes taldekoa; bi hauek erreferentzia anitzeko taldea osatu dute eta jazz-swinga, pop rocka eta ukitu flamenkoak nahastu dituzte.

Audience

Audience

Gernikakoen soinu-unibertso aberatsak disko berri bat eman digu, alt-rock, post-rock eta Karibeko folka uztartu ditu ingelesez, gazteleraz eta euskaraz. Harrigarriak eta ezustekoak beti.

Billy Boom Band

Billy Boom Band

Proiektua berritzailea da forman eta moduan eta proposamen desberdina, modernoa eta artistikoa da; ukitu ganberroa ere badu, eta txikiek eta ez hain txikiek oso gustuko dute.

Brisa Fenoy

Brisa Fenoy

Diskoan debutatzeko zain gauden arren, denboraldiko fenomeno biraletako batek hazten jarraitzen du eta pop nazionaleko izarren panorama berritzera datorren diba dela argi dago.

Daniel Kyo

Daniel Kyo

Deep house nazionaleko erreferenteetako bat, Daniel Kyo Primavera Sound eta Electrosplash bezalako jaialdietan izan da eta Berlingo Panorama Bar, Dubaiko 360 edo Tokyoko Tri-bute bezalako klubetan aritu da.

Dave P.

Dave P.

Dave P. ekoizlea eta DJ egoiliarra da Philadelphiako Making Timen eta New Yorkeko FIXEDen. Soulwax Night Versions & Simian Mobile Discoren birak ireki ditu Iparramerikan eta Europan eta Coachella, Electric Zoo.

El_Txef_A

El_Txef_A

Aitor Etxebarria Bilbao sortzaile elektroniko bakarretakoa da eta ekoizpen handia ez duen arren, kalitate bikainekoa du.  Oso gaztetatik ikusi ahal izan dugu munduko eszena undergrouneko klubik nagusienetan.

Flamingo Tours

Flamingo Tours

Rocknroll, r’n’b, surf, soul, rockabilly eta ondorioek cocktail harrigarria osatzen dute musikari protoerritmiko hauentzat eta zoriona eta bat-egitea darie beren zuzeneko guztietan.

Hidrogenesse

Hidrogenesse

Hamarkada eta erdi daramate gurekin eta hasieratik izan dira eszena alternatibo deseroso, sortzaile eta garrantzitsuenen horretako kide. Talde aparta bera bezalakoen artean, disko bakoitzean berrasmatzen da.

Javiera Mena

Javiera Mena

Txiletarra, espainiar entzuleen kuttuna da denboraldi batzuetatik hona eta “Otra era” ospetsuaren jarraipena argitaratzekotan da.

Josele Santiago

Josele Santiago

Los Enemigosen funtsezko buru gisa ezagutzen den arren, 2004az geroztik bakarlari gisa bost album egin ditu jada. Prentsaren erabateko errespetua du hasieratik eta jarraitzaile saldoari leial da, beti goraipatu izan baitute bere abesteko modu pertsonala eta gitarrarekin duen maisutasuna.

Ladilla Rusa

Ladilla Rusa

Ezinezkoa da bikote honen proiektua serio hartzea, ez-musikari eta ez-abeslari direla esaten baitute. ‘Bebo (de bar en peor)’, ‘Makaulay Culkin’ edo ‘Estado del malestar’ bezalako abestien atzean egon daitekeen bakarra electropop deskonplexatua, extraradioko glama eta dibertsio ugari da.

La Prohibida

La Prohibida

Ikono gay honek Iberoamerikako publikoa limurtu du elektro-pop estiloko himnoei esker. Aurten dator disko berria, crowfunding bidez finantzatu da abiadura bizian, ia ordubetean bildu baitzen behar zen dirua.

Los Paralíticos del Ritmo

Los Paralíticos del Ritmo

El Inquilino Comunistako kideen proiektu berriak Mini album bat badu jada zuzeneko abestiekin, bat-batekoekin eta osagai ludiko garrantzitsuarekin.

Mueveloreina

Mueveloreina

Bartzelonatik datoz Karma Cereza eta Jaoco J. Fox eta trap/reggaetoneko izen berriak dira; letra errealistak eta errebindikazioz beteak egiten dituzte eta azkenengo urtean oso nabarmendu dira.

Mujeres

Mujeres

Hirukote honek dio “Brincos eta Ramones artean fantaseatzeko zerbait direla” eta laugarren diskoa kaleratu dute; gu izerditan blai jartzera datoz, garaje-punk-pop nahasketarekin, oraingoan gaztelaniaz.

Nathy Peluso

Nathy Peluso

Eszena latinoamerikarraren abangoardian, argentinar abeslari gazteak muga estilistikoak gainditu ditu hiri musika, soul, bossa, saltsa eta jazza nahasten dituen proposamenarekin.

Pional

Pional

Egungo house made in Spaineko adibiderik nabarmenenetakoa da, Hivern eta Permanent Vacation zigiluei lotutako ibilbidea du. Talabotekin mundu osoko bira egin du eta The xx bezalako taldeen telonero aritu da. Lemonade, Delorean, The Rapture edo The xx taldeen remixengatik ere nabarmendu da.

The Excitements

The Excitements

Bartzelonako talde hau revival soul eta rhythm and blues post Amy Winehouse-ko erreferentzia bihurtu da eta estudioko hiru album ditu jada. Gainera badu beste plus bat ere: Koko Davis abeslaria; bere ahotsa, presentzia eta entrega.

Trajano!

Trajano!

Madrilgo eszenako talderik ezagunenetakoak duela gutxi argitaratu du bigarren diskoa eta aurkeztera dator; orain arte ikusitakoa baino trinkoagoa, elektrikoagoa eta bereziagoa.

Agertokiak:

Plaza de los Tres Pilares, Muelle Marzana, Plaza Corazón de María, Plaza del Mercado de La Ribera, Plaza Bilbao La Vieja, Dos de Mayo eta Bilborock.

Ekintzak:

Maiatzarenbiko azoka, Dos de Mayo kalean
Bilboko Diskaren X. Azoka Internazionala, Bilborock, maiatzako 26 eta 27. antolatu KLTR Events S.L