Jaialdiaren atarikoan izandako jendetzak argi erakusten du Bilbao BBK Live jaialdiaz gozatzeko irrikaz dagoela jendea.

Lau agertokitan aritu dira 23 artista, askotariko talentu eklektikoenen adierazgarri.

Bosgarren urtez jarraian, Hirian ekimenari esker kulturaren eta aniztasunaren ospakizuna egin ahal izan dugu, musikazaleen topagune izanik. Samantha Hudson, Aviador Dro, Albany, Sex Museum eta beste artista asko aritu dira Santutxu auzoko kale nagusietan, Bilbao BBK Live jaialdian etorriko denaren aurrerapen modura.Programazio zabala izan dugu Hirian, Bilboko espiritu abangoardistaren adierazgarri, nortasun handikoa, sortzailea eta etengabeko bilakaeran dagoen hiria den aldetik.

Jaialdiaren espiritua goiz-goizetik sumatu zen kaleetan barrena, eta une jakin batzuetan gainezka ere egin zuen, hala nola Samantha Hudsonen kontzertuan, bere Liquidación Total ikuskizun harrigarriarekin, edo Estatuko elektronikaren aitzindari diren Aviador Dro mitikoen espiritu iraultzailearekin, Kokoshca zorrotzekin edo Plasaporros taldearen energia kutsakorrarekin. Hirian ekimenaren bosgarren edizio honetan une gogoangarriak biziarazi dizkigute, era berean, Albanyren letra zintzo eta erritmo azeleratuek, Za! y la Transmegacobla proiektuaren soinu-esperimentazio transmediterraneoak eta MDA edo HOFE x 4:40 gazteen soinu generazionalek.

Samantha Hudson en Hirian
Samantha Hudson Hirian
Sex Museum en Hirian
Sex Museum Hirian

Larunbatean, artisten eta publikoaren arteko kohesio magikoa bizi ahal izan genuen Hirian. Jai-giroko eguna izan zen, hiritarra eta ibiltaria, Bilbao BBK Live jaialdiaren espiritua hirira hurbiltzeaz gain, talentua eta kultura publiko guztiengana gerturatzea baitzen helburua. Hirian festa bat da, musika, kultura eta aniztasuna ardatz dituen festa, eta sarrera doan izaten du Bilboko Udalaren eta Cervezas San Miguel etxearen babesari esker.