• 14:00etan hasiko dira emanaldiak, eta ia gauerdira arte luzatuko dira 
  • Guztira 17 kontzertu hiru agertokitan, Bilbao BBK Live jaialdi handiaren atariko 

Aurten ere, Bilbao BBK Live jaialdirako giroa berotuko du Hirian ekitaldiak, musika izanik gizartearen eta kulturaren ardatz eta sarbide librearekin; uztailaren 11n, 12an eta 13an izango den Bilbao BBK Live jaialdia hiriraino ekarriko dugu Hirian ekitaldiarekin, itsasadarreraino, Deustu auzoa jaialdiaren espirituarekin kutsatzeko. Aurten, musika urbano nazionalaren adierazgarririk onenetakoak ekarriko dizkigu. Deustun izango da hitzordua, datorren larunbatean, hilak 15.  

Guztira 17 emanaldi izango dira San Pedro plazan kokatutako 3 agertokitan: bi agertoki Deustuko bihotzean dagoen San Pedro plazaren alde banatan egongo dira, hau da, bat frontoian eta bestea kioskoan. San Pedro plazako Kioskoa agertokian rock-a izango da nagusi: Surfin’ Bichos, musika independente nazionalean lehen mailako erreferentziako bandetako bat, edo Zea Mays, zalantzarik gabe, musika euskaldunean talde garrantzitsuenetako bat. Talde horiekin batera, Tremenda JauriaLas Odio, Las Mambo Jambo eta Kumbia Queers ere izango dira.  Doinu urbanoak, aldiz, San Pedro plazako Frontoia agertokian bilduko dira: La ZowiEstatuko musika urbanoan trap-queen garrantzitsuenetako bat; Chico Blanco, azken hilabeteetako berrikuntzetako bat edo La Dani, Mitto Koronkon gure artean ospe handia lortu duen MC bat; Cruz Cafuné lehen aldiz arituko da Bilbon; Putochinomaricón eta musika elektronikoaren arloko artista handiak Basoa in the city gunean arituko dira, hala nola  Dave P eta Marc Piñol, besteak beste.  

Kunbia doinuak zuzeneko biziarekin uztartzen dituen Kumbia Queers talde argentinarra izango da lehena, 14:00etan San Pedro plazako Kioskoa agertokian, eta musikak ez du etenik izango ia gauerdira arte, La Zowi artistaren azken emanaldia San Pedro Plazako Frontoia agertokian amaitzen den arte.  

Hirian ekitaldia jaialdi urbano ibiltari bihurtuko da Deustun, aurreko bi urteetan Bilbo Zaharrean izan ostean, eta oraingoan sarrera doakoa izango duen esperientzia kulturala beste auzo batera eramango dugu, auzoko jarduera ekonomikoa sustatzearren. Bilboko Udalarekin eta Heineken® etxearekin batera –historikoki Bilboko musikaren garapenarekin konprometituta egon izan baita–, Bilbao BBK Live jaialdiak musika-emanaldi jasangarriaren eredua sustatzen du, Bilboko kulturaren, gizartearen eta ekonomiaren arloetako garapenari bultzadatxo bat ematearren zuzeneko musikaren balioen bitartez.  

Press kit 

Programa osoa: 

HIRIAN
2019ko ekainak 15
Deustu, Bilbo 

San Pedro plazako Frontoia
14:00 KUMBIA QUEERS
15:45 ZEA MAYS
17:30 TREMENDA JAURÍA
19:00 LAS ODIO
20:30 LOS MAMBO JAMBO
22:00 SURFIN´ BICHOS   

San Pedro plazako Kioskoa
15:00 SARA ZOZAYA
16:45 PUTOCHINOMARICÓN
18:15 CRUZ CAFUNÉ
19:45 MITTO KORONKON
20:30 LA DANI
21:30 CHICO BLANCO
22:15 LA ZOWI 

Basoa in the city
15:30 BIHOTZA
17:00 JUANITO JONES
19:00 MARC PIÑOL
21:00 DAVE P  

Sarrera librea 

Informazio gehiago:
bilbaobbklive.com