• Besteak beste, Surfin’ Bichos, Zea Mays, Cruz Cafuné, La Zowi eta Putochinomaricón taldeen zuzeneko emanaldiak izango dira 
  • Ekainaren 15ean, larunbatarekin, izango da eta sarrera doan

Mendia hirira hurbilduko zaigu, berriro ere, Hirian ekitaldiarekin; ekainaren 15ean, larunbatarekin, izango da eta Bilboko Deustu auzoraino eramango du Kobetamendiko espiritua, uztailaren 11n, 12an eta 13an Kobetamendin izango den Bilbao BBK Live jaialdian izaten den jai-giroko espiritu hori. Hirian festa bat da: asfaltoan, hiriko kale eta plazetan egiten den festa, izaera handia duen eta etengabe aldatzen ari den hiri sortzaile, abangoardista eta sozial batean herritarren eguneroko elkarbizitzaren agertokietan; Hirian omenaldi bat ere bada: hiria egunez egun eraikitzen duten pertsona guztiei egindako omenaldia; kulturaren eta aniztasunaren ospakizuna ere bada eta, azkenik, topagunea da: adin eta sentsibilitate guztietako pertsona orori zabalik dagoen doako kultura-esperientzia honekin bat egin nahi duten guztien eta bilbotarren arteko topagunea. 

Hirian ekitaldiaren hasierako helburua Bilboko kulturaren, gizartearen eta ekonomiaren garapenari laguntzea zen, betiere ekitaldi jasangarriaren ereduari eta jarduera ekonomikoa sustatzen duen ereduari jarraikiz, auzoaren mesederako. Horregatik, bi urtez Bilbo Zaharra auzoan egin ostean, aurten Deustun abiatuko du Bilboko auzoz auzoko ibilaldia, jaialdi urbano ibiltaria izango baita.  

Hirian ekitaldian parte hartuko duten artistak musika garaikidean aurki daitezkeen erritmo urbanoen aniztasunaren adierazgarri dira. Alde batetik, unean uneko garaietara egokitzen jakin duen Surfin’ Bichos taldea; Nirvanaren garai bete-betean, Estatuko musikaren industria hankaz gora jarri zuten rockaren beren ikuspegi subertsibo, aztoragarri eta adiktiboarekin, eta beren hit guztiak biziberritzeko asmoz itzuli dira berriro, sasoi betean; edo Bilbon laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran sortu zen Zea Mays taldea. Hogei urtetik gorako ibilbide honetan, aldaketa teknologikoetara egokitzen jakin izan du taldeak; izan ere, aldaketa teknologiko horiek gure arteko harremanak egiteko modua eta gure kontsumo-ohiturak aldatzeaz gain, iragankortasunaren diktadura ezartzera ere iritsi dira.  

Bestetik, proposamen artistiko berriagoak, hiri handien erraietatik sortutakoak; esate baterako, Cruz Cafunémusika urbanoaren barruan estilo ez oso ohikoa defendatzen du, Kanariar Uharteetako auzo txiroetan entzuten zen musikaren revival batekin, hip-hoparen klasikoak erreferentziatzat hartuta eta ahots notaren bat edo beste ere tartekatuta; La Zowigauzak kontatzeko bere modu gordin eta harroa dela eta, “traparen matriarka nagusitzat” jotzen da, eta auzoko ‘raxet’ arima apologia kapitalista sakonarekin uztartzen du egiten duen orotan; edo Putochinomaricónmusikari, performance artista eta produktore honek bere abestiak bere burua ahalduntzeko erabiltzen ditu, bere jatorriagatik eta bere sexu-joerarengatik zapaldu, baztertu edo txiki sentiarazi duten guztien aurka ahalduntzeko, eta horretaz guztiaz gain, Chenta Tsai –benetako izena– maisua da pop himnoak sortzeko garaian, protesta abesti ukitu eta guzti, nahiz eta bi kontzeptu horiek itxuraz antagonikoak izan. 

Hirian ekitaldiko artisten zerrenda bukatzeko eta osatzeko, honako hauek aipatuko ditugu: Chico Blanco produktore, kantari eta DJ gaztea; punk estiloa cumbia errebindikatzaile eta feministarekin nahasten duen Kumbia Queers taldea, musika urbanoaren ikuspegi queer bat eskaintzen duen La Dani, letra ironiko eta feministak garage-punk doinuekin uztartzen dituzten Las Odio taldeaMambo Jambo basatiak, Mitto Koronkon MC bilbotarra, Tremenda Jauría taldearen cumbiaton lotsagabea eta Sara Zozaya kantautore donostiarra; horietaz gain, musika elektronikoaz gozatzeko aukera ere izango dugu, Bilbao BBK Live jaialdiko agertoki berritzaileenean: Basoa. Hirian ekitaldiaren barruan, Basoa in the city izango dugu, baso urbanoa, eta bertan parte hartuko dute honako hauek: Bihotza, Dave P, Juanito Jones eta Marc Piñol; alegia, generoak eman duen onenaren lagin bat. 

Bilboko Udalarekin eta Heineken® etxearekin batera –historikoki Bilboko musikaren garapenarekin konprometituta egon izan baita–, Bilbao BBK Live jaialdiak zuzeneko musika-emanaldi bat prestatu du Deustu auzo enblematikoko kaleetan barrena jai-giroan gozatzeko. 

Press kit 

HIRIAN
2019ko ekainak 15
Deustu, Bilbo  

CRUZ CAFUNÉ
CHICO BLANCO
KUMBIA QUEERS
LA DANI
LA ZOWI
LAS ODIO
LOS MAMBO JAMBO
MITTO KORONKON
PUTOCHINOMARICÓN
SURFIN´ BICHOS
TREMENDA JAURÍA
ZEA MAYS
SARA ZOZAYA 

Basoa in the city
BIHOTZA
DAVE P 
JUANITO JONES
MARC PIÑOL 

Sarrera libre  

Informazio gehiago:
bilbaobbklive.com