Bilbao BBK Live 2022

7/8/9 - 7
2022
KOBETAMENDI

Cartel Hirian 2022

Hirian

Santutxun, Maiatzaren 28an, ospatuko da eta sarrera doakoa izango da.

Santutxuko kaleetan 23 artista izango dira, besteak beste, Samantha Hudson, Aviador Dro, Albany eta Sex Museum, Potato, Kokoshca, Maria Escarmiento, Borrokan edo La Élite. Aurten, jaialdiaren laugarren edizioa ospatuko dugu Santutxu auzoan, urtero Bizkaiko hiriburuko auzo batera kultura eta aniztasuna hurbiltzen dituen jaialdiaren atarikoa.

Hirian, auzo enblematiko honetako kaleak eta plazak asfaltozko festa bihurtuko ditu egun batez, abangoardiako musika programazio eklektiko eta gustu guztietara irekia.

Artistak

ALBANY

ALBANY

Gironan sortu, Granadan hazi eta, egun, Madrilen bizi da, eta urteak daramatza eszena berrian bere tartea bilatzen. Bere abestiek tristura ospatzen dute, eta bere belaunaldiko letrarik onenetakoak idatzita, ikus-entzule abangoardistenak ere bereganatzea lortu du. Oztopo musikalik gabe eta bizipen ugari gainean hartuta, Albak bere errealitatea eta sentimenduen purutasuna adierazten dizkigu bere abestietan.

ÇANTAMARTA

ÇANTAMARTA

Çantamarta taldea 2018 . urtean sortu zuten kolonbiar-venezuelar batek eta bi andaluziarrek; hainbat musika-genero batzen dituen imaginarioa lantzen dute, hala nola R&B, Neo-Soul, Hip Hop eta Housea, Karibe latinoamerikarreko kulturaren eta musikaren elementuen eraginpean. Horregatik guztiagatik ekarri ditugu 2022 honetako Hirianen ediziora, Bilbao BBK Live jaialdiaren soinuak Bilbon barrena barreiatzeko.

GAZZI

GAZZI

GAZZI Linareseko (Andaluzia) ekoizle eta DJ gaztea da. Ekoizle-lanetan, erritmo hautsien erabilera arakatzen du eta horrekin esperimentatzen du, atmosfera eta melodia nostalgiko eta argitsuz inguratuta. Ambient-aren eta dantza-pistaren erdi-bidean, soinu propioa sortzen du batzuetan, soinu nostalgiko eklektiko batekin uztartuta. Erritmo horiek guztiak kalera aterako ditu datorren maiatzaren 28an, Bilbon.

L´HAINE

L´HAINE

Madrilen bizi den Logroñoko musikaria da L’haine, eta gehienbat Kanadako rap eta R&B estiloen eragin handia duen arren, zinema du inspirazio-iturri nagusia, baita gehien errepikatzen duen gaietako bat ere. Mixtape bat, ‘Thriller’ edo ‘Habanera’ single arrakastatsuak eta PATAGONIA lehen albuma kaleratu ostean, L’Hainek zuzeneko emanaldia aurkeztuko digu maiatzaren 28an Bilbon.

MDA

MDA

Bolada musikal berri zirraragarriaren protagonistetako bat da MDA; bertsoak kontrolpean izanik, ahotsen testura koloretsuekin batera erabateko moldaerraztasunari esker, trap estiloan erosotasunez jarduten du, hyper-pop estilotik igaro eta digicore-aren mugetara iristen da, baina beti estilo oso berezi bati eutsita; horretaz guztiaz gozatzeko aukera izango dugu, lehen aldiz, Bilbon, maiatzaren 28an.

POTATO

POTATO

Egun lanean ari diren talde gutxik dute Potato taldeak duen historia bezain osatua. 12 disko kaleratu dituzte, eta ska-reggae estiloaren aitzindariak izan ziren estatuan, baina generoan berrikuntzak txertatzen ere jakin dute, beren hitzetan “Punky Party Reggae taldea” bihurtu diren arte. Musika ona eta jarioa bete-betean uztartzen dira; maiatzaren 28an, Punky Party perfektua izango dugu Hirianen.

SAMURAÏ

SAMURAÏ

Madrilgo abeslari eta konpositorea da eta, gaztea den arren, musika urbanoan bere tokia finkatzea lortu du dagoeneko; izan ere, entzule asko harrituta utzi ditu, Espainian eta Latinoamerikan gehien entzuten diren zerrendetan sartuz pixkanaka.  Pop eta musika urbanoaren new wave-ko artista hasiberri garrantzitsuenetako bat dela esan daiteke, artista ezagunekin kolaborazioak egin baititu Samuraïk, hala nola Mumbai Moon, Sule B edo Deva-rekin, besteak beste.

YUNG PRADO

YUNG PRADO

Bartzelonako eszena elektronikoan erreferentziakoa den Mainline kolektiboan parte hartzen du Yung Prado artistak. Nazioarteko diskoetxeetan erreferentziak atera ditu, hala nola MMODEMM Frankfurt eta Dj Seinfeld-en Young Ethics. “Qué Pasa? EP” da bere lehen lana, eta Boiler Room x Telekom Electronic Beats Budapest 2020 ekitaldi garrantzitsuetan ez ezik, Londreseko NTS Radio ospetsuan ere aritu izan da; eta guk Bilbon ezagutzeko aukera izango dugu. No style no rules Hirianen.

AVIADOR DRO

AVIADOR DRO

Aviador Dro taldearen izena luzeagoa zen hasieran; Servando Carballar (alias Biovac, hasierako partaideetatik jarraitzen duen bakarra) liderraren taldeak El Aviador Dro y sus Obreros Especializados zuen izena. Taldea 1979. urtean sortu zen Madrilen, Kraftwerk eta Devo-ren eragin zuzen eta nabariak zituela. Biovac-en gidaritzapean, elektronikaren aitzindari izaten jarraitu dute Estatuan, gainerako partaideak hainbat aldiz aldatu diren arren.

LA ÉLITE

LA ÉLITE

Nil Roig (A.K.A Yung Prado) eta David Burgués-en taldeak 80ko hamarkadako punk-a, new wave-a eta soinu elektronikoak baliatzen ditu erritmo-kutxa eta sintetizadoreekin batera. Azken singleak “Bailando” eta “Nuit Folle” izan dira. La Élite punk-a da; La Élite pop-a da; La Élite guk behar genuen eta ez genekien hori da; La Élite Hirian jaialdian arituko da maiatzaren 28an, La Élite benetan zer den erakusteko mundu guztiari.

HOFE X 4:40

HOFE X 4:40

Proiektu honetan Igotz Mendez (HOFE) abeslaria eta Xabier Lafuente eta Marcos Galech (4:40) ekoizleak elkartu dira. Paisaia industrialak, kalea eta hip hop kultura izanik inspirazio-iturri, proiektuaren sinbiosi artistikoak bi milako hamarkadako soinuak berreskuratu eta egunera ekartzea lortu du, instrumentu digitalak eta sintetizadoreak erabiliz haien belaunaldiak egun bizi dituen egoera, frustrazio eta ideiak azaleratuta.

THE LIMBOOS

THE LIMBOOS

Aparteko gauzak begi aurrean gertatzen dira batzutan. The Limboos apartekoak dira, ez baita ohikoa egungo R&B talde baten soinua gainerakoetatik erabat desberdina izatea. Apartekoak dira genero horretako izen handienekiko miresmena eta haiei buruzko ezagutza agerian geratzen delako beraien abesti guztietan. Ezohiko dohaina ematen diete abestiei: erritmoa eta dotorezia ezin hobeki uztartuz.

MUTIKO & Denso & Tatta

MUTIKO & Denso & Tatta

3 gazte hauetako bakoitzak bere bidea egina du, baina show hau egiteko elkartu dira. Denso, musikarekin, eta Tatta eta Mutiko ahotsetan. Gero eta ezagunagoak ari dira Volar “hit”-ari esker eta, orain arte, beren ingurunean mugimendu handia eta soinu berria sortzen jarraitzen dute. Maiatzaren 28an Santutxu arituko dira, Hirianen.

ROCÍO

ROCÍO

CHICA kolektiboaren sortzaile eta CHICA GANG-eko kide den DJ hau 2017an hasi zen dantza-pistak sutan jartzen, club underground estilo eta soinuetan oinarritutako erritmo elektronikoekin. Sentimenduak pistara eramaten beti, club enblematikoetan aritu izan da, Nitsa, Razzmatazz, Dabadaba edo Teatro Eslava, bi Boiler Room-etan ere, Danny L Harle, Casual Gabberz, Isabella Lovestory, Dinamarca edo Dorian Electra artistekin.

SEX MUSEUM

SEX MUSEUM

Sex Museum taldeko kideak 60ko hamarkadako kultura eta punkaren energia maite zuten bost teenager ziren 1985. urteko udan bideari ekin ziotenean.  Ibilbide luze horretan, bira ugari egin dituzte eta agertoki gainean, hain justu, miresten eta errespetatzen dugu gehien taldea, bai musikarien kalitateagatik, abestien intentsitateagatik, azaltzen duten energiagatik, bai parerik gabeko eta imitaezin egiten dituen soinu pertsonal horrengatik.

ZA! & LA TRANSMEGACOBLA

ZA! & LA TRANSMEGACOBLA

15 urtean 700 kontzertu baino gehiago egin ditu ZA! musika esperimentaleko biko honek eta, orain, proiektu jendetsuena prestatzen ari dira. Ensemble berrian La MegaCobla, Tarta Relena eta ZA! elkartu dira. Hiru elementu horiek musika mediterraneoaren ikuspegi propioa deskribatzeko asmoz elkartu dira, betiere distortsioaren iragazkitik igarota. Bidaia retrofuturista bat, folk-etik free-ra, Mediterraneoan barrena.

BORROKAN

BORROKAN

90eko amaieratik euskarazko musikaren eskemak urratzen. Parez pare jartzen zitzaizkien generoekin esperimentatzeko asmoz sortu zen: hardcore, noise edo post-punk generoekin, besteak beste. Oso garrantzitsuak dira isiluneak, erritmo-aldaketak, zarata, kolpeak… hori guztia zehaztasunez enpastatuta esanahiak transmititzeko. Hirian da beraien agertoki ideala: kalean, jendearekin, gustuko duten moduan.

EUSKOPRINCESS

EUSKOPRINCESS

Euskoprincess 23 urteko Hernaniko (Gipuzkoa) artista da, eta pandemiaren ostean egin zen ezagun Rivers Z ekoizle eta DJrekin kaleratutako ‘Lehendakari’ lehen singleari esker.  Urtebeteko lanaren ondoren, ‘Hollywood Star-System’ lehen mixtapea aurkeztu berri du, old school, dembow edo hyperpop estiloen eraginez jositako tape-a; Santutxun aurkeztuko du lan hori, auzo horretan izango baita aurten Hirian.

KOKOSHCA

KOKOSHCA

Kokoshca rock iberikoan dagoen talderik harrigarri eta pertsonalenetako bat bihurtu da; gure musikaren abangoardian beti, abesti zehatz eta zorrotzak konposatzeko formulak arakatuz eta imaginario propioa duela.

Iruindarrek herri makurra, absurdoa, goieskoa eta espainiarra irudikatzen dute, datorren maiatzaren 28an Bilboko Santutxu auzoan ezagutuko duguna.

MARÍA ESCARMIENTO

MARÍA ESCARMIENTO

Maria Escarmientoren munduan hausturak dantzatu egiten dira, maitasun-desengainuak botere-iturri dira, harrokeria lagunekin partekatzen da eta sexua ez da kontu piramidal bat. Reggaetoia da, baina ez da zu pentsatzen ari zaren hori. Pixkanaka-pixkanaka, María Escarmientok bide bakarra eratu du Sintiéndolo Mucho bere lehen EPra iristeko, eta horixe eskainiko digu maiatzaren 28an Santuxu auzoan ospatuko den Hirianen.

PLASAPORROS

PLASAPORROS

Granadako kolektiboak ohikoa ez den live bat proposatzen du, musika elektronikoaren eta letra gogoraerrazen arteko fusioa, generoak nahastuz, eta musika eta festa-giroa lotuz. 5 kide dira: Kuaho, Killmiya, Robzzz, Cristina Aspirina eta VAN17INO6; eta Glenda performistarekin eta David Clean speaker-arekin batera, PLASAPORROS-ek bere estilo propioa aurkeztuko digu lagunartean entzun eta gozatzeko. 

SAMANTHA HUDSON

SAMANTHA HUDSON

Samanthak atsegin hartzen du gizarte “modernoa” barregarri uzten, eta bere amorruaren eta umore ganberroaren xede izaten dira homofobia, diskriminazioa, kapitalismoa, kontsumismoa, erlijioa eta matxismoa. Talentu liriko eta interpretaziorako gaitasuna electroclash klasikoaren soinuekin eta dembow eta reggaeton, trance eta hyperpop erritmoekin uztartzen ditu. Egon gaitezen prest, ez baitu inor epel uzten. 

TRONIS

TRONIS

DJ hau pandemiaren osteko aro berri honetan biziki aktiboak diren kolektiboetako kide eta laguntzaile da, eta club-soinu abangoardistak bilatzen ditu breakbeatarekin hasi eta footworkarekin bukatu, hain gogoko duen musika jamaikarraren eraginpean beti.

Tronis Bilboko Santutxu auzoan arituko da maiatzaren 28an, Hirian programazioaren baitan. 

Hirian 2022 Santuxu