Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

HIRIAN 2019

Mendia hirira hurbilduko zaigu, berriro ere, Hirian ekitaldiarekin; ekainaren 15ean, larunbatarekin, izango da eta Bilboko Deustu auzoraino eramango du Kobetamendiko espiritua, uztailaren 11n, 12an eta 13an Kobetamendin izango den Bilbao BBK Live jaialdian izaten den jai-giroko espiritu hori. Hirian festa bat da: asfaltoan, hiriko kale eta plazetan egiten den festa, izaera handia duen eta etengabe aldatzen ari den hiri sortzaile, abangoardista eta sozial batean herritarren eguneroko elkarbizitzaren agertokietan; Hirian omenaldi bat ere bada: hiria egunez egun eraikitzen duten pertsona guztiei egindako omenaldia; kulturaren eta aniztasunaren ospakizuna ere bada eta, azkenik, topagunea da: adin eta sentsibilitate guztietako pertsona orori zabalik dagoen doako kultura-esperientzia honekin bat egin nahi duten guztien eta bilbotarren arteko topagunea.

CRUZ CAFUNÉ

CRUZ CAFUNÉ

Tenerifeko Broke Niños Make Pesos kolektiboan parte hartu ostean, iaz aurkeztu zuen bakarkako lehen lana: ‘Maracucho Bueno Muere Chiquito’. Cruz Cafuné artistak Espainiako musika urbanoan ohikoa ez den proposamena defendatzen du.

CHICO BLANCO

CHICO BLANCO

Pablo Cobo produktore, kantari eta DJ gazteak ‘Life After House’ EP fresko-freskoa argitaratu du berriki, eta kritika bikainak izateaz gain, besteak beste, Dellafuente artistaren goraipamenak ere jaso ditu.

KUMBIA QUEERS

KUMBIA QUEERS

Kumbia Queers taldeko kideek Buenos Aires hirian ezagutu zuten elkar2006ko amaieran, eta berehala sentitu zuten bazutela talde bat osatzeko beharrezkoaden konexio hori; haien abesti gogokoenen bertsioak egiten hasi ziren, eta The Cure, Black Sabbath edo Ramones taldeen letrak egokitzen zituzten, emakume metalero, punk eta cumbialarien historiak kontatzeko, gizartea umorez kritikatzeko eta generofemeninoaren aurkako indarkeriari buruz ozenki kantatzeko.

LA DANI

LA DANI

Bere musikaren ardatz den kontzeptua, hau da, “Trapikala”: soinu tropikalak (reggaeton, cumbia, dembow edo bachata) trap estiloaren bereizgarri den autotune-arekin lotuta.

LA ZOWI

LA ZOWI

Zoe Jeanneau edo, bestela esateko, La Zowi trap abeslari espainiar-frantsesa da eta, gaur egun, genero horretako Espainiako emakumezko garrantzitsuena dela esan daiteke.

LAS ODIO

LAS ODIO

Las Odio 2015. urteko udan sortu zen, Paulak eta Aliciak ordura arte osatzen zuten Dúo Divergente taldea desegin ostean. Ágata eta Sonsoles ere gehitu zitzaizkien, Agnes eta Las Cruces taldeetako kideak, hurrenez hurren. Besteak beste, riot grrrl eta Ladyfest mugimendu aktibistetan inspiratuta, “Autoficción” bigarren lanean groove-a lantzen dute, postpunk estilotik, laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadetako rocketik, garage estilotik, power pop eta yeyé estiloetatik, musika tropikaletik eta elektroclash-etik datorren groove-a.

LOS MAMBO JAMBO

LOS MAMBO JAMBO

Los Mambo Jambo taldeak hamargarren urteurrena bete du rock&roll, rhythm&blues, surf eta swing estiloen nahasketa basatia eginez, betiere ikuspegi pertsonal eta garaikide batetik interpretatuta, eta urteurrena ospatzeko, bere burua ispiluan begiratu eta nabigazio-egunkaria berrikusten ari da.

MITTO KORONKON

MITTO KORONKON

Mitto Koronkon MC bilbotarrak “Problemas en el paraíso” EP berria aurkeztuko du Hirian ekitaldian; lan horretan, RnB, reggaeton, trap edo funk doinuen eragina duten erregistroekin eta estiloekin jolas egiten du eta abesti bakoitzari estilo bakar eta desberdina ematen diote.

PUTOCHINO MARICÓN

PUTOCHINO MARICÓN

Chenta Tsai musikari, performance artista eta produktorea ezkutatzen da Putochinomaricón izenaren atzean, eta bere abestiak bere burua ahalduntzeko erabiltzen ditu, zapaldu, baztertu edo txiki sentiarazi duten guztien aurka ahalduntzeko.

SURFIN´ BICHOS

SURFIN´ BICHOS

Surfin’ Bichos taldea Espainiako musika-industriaren itxaropen berria izan zen Nirvanaren garai bete-betean, rockaren bere ikuspegi subertsibo, aztoragarri eta adiktiboarekin.

TREMENDA JAURÍA

TREMENDA JAURÍA

Mc Chucho (ahota, gitarrak, txarangoa eta produkzio elektronikoa), Mc Machete (ahotsa, guiroa eta produkzio elektronikoa), Mc Larrata (ahota, baxua, akordeoia eta produkzio elektronikoa) eta Ganga Dj (live deejay) dira Madriz-eko bihotzean uluka eta orroka ibiltzen diren txakur basatien talde honetako kideak.

ZEA MAYS

ZEA MAYS

Bilbon sortu zen Zea Mays taldea,
laurogeita hamarreko hamarkadaren
amaieran eta, hogeiurtetik gorako
ibilbide honetan, aldaketa
teknologikoetara egokitzen jakin
izan du taldeak; izan ere, aldaketa
teknologiko horiek gure arteko
harremanak egiteko modua eta gure
kontsumo-ohiturak aldatzeaz gain,
iragankortasunaren diktadura
ezartzera ere iritsi dira.

SARA ZOZAYA

SARA ZOZAYA

Sara Zozaya kantautorea Donostian jaio zen 1995. urtean. Hainbat proiektu musikaletan parte hartu du, hala nola The Roof taldean, eta gaur egun, Nerabe taldeko kantaria izateaz gain, ‘III’ izena duen bere lehen EPa eta proiektu pertsonalena aurkezten ari da.

BASOA IN THE CITY

BIHOTZA

BIHOTZA

Sortzez musika-hautatzaile izaki, txiki-txikitatik askotariko generoak entzun izan ditu, hala nola jazz, rock, kraut, progresiboa edo punk doinuak; 2005. urtean Madrilgo Malasaña auzoko klubetan musika jartzen hasi zen.

DAVE P

DAVE P

Dave P. disko-jartzaileak etorkizuneko musikaren transzendentzia lortzeko bilaketa nekaezina egiten darama bizitza osoa, ‘Making Time Radio’ irratsaioaren bitartez eta, besteak beste, Filadelfia, Los Angeles eta New York hiri handietan egiten diren ‘Making Time’ festa ospetsuetan.

JUANITO JONES

JUANITO JONES

Bitxikeria musikalak berreskuratzen maisua izaki, dagokion ekitaldiaren kontzeptuari keinu bateginez, dantza-pistak urratzeko moduko hautaketak egiten ditu, dantzan ari direnekinkonprometitutako progresio batean eta hastapeneko bidaia baten bitartez bertaratutakoguztiak sintonizatuz.

MARC PIÑOL

MARC PIÑOL

Marc Piñol DJ lanetan hasi zen 1997. urtean, Bartzelonako
Nitsa klubean, eta hamabost urtez egoiliar izan
zen klub horretan. Urteko DJ onena
izendatu izan dute hainbat aldiz.