JASANGARRITASUNA
LAST TOUR, BILBAO BBK LIVE ANTOLATZEN DUEN ENPRESA, ES B CORP
B Corp mugimendu globala da, eta Last Tour bezalako erakunde batek gizarterako, erakundearekin lotutako pertsonentzako eta ingurumenerako inpaktu sozial positiboa lortzeko egiten dituen ahaleginak ebaluatzen eta egiaztatzen ditu; baita gizartea aldatzeko gure helburua etengabe berrikustera bultzatu.

Estandarra gainditzeko gakoetako batzuk hauek izan dira:
- Jaialdietan ingurumen-inpaktua murrizteko egindako jarduerak, hondakin gutxiago sortzeko eta birziklatzeko sistema zorrotz baten bitartez; mugikortasun jasangarria sustatzea, eta sexu-erasoen aurkako eta genero-berdintasunaren aldeko prebentzio- eta sentsibilizazio-programak.
- Tokiko lantaldeak kontratatzea.
- Gizartean eta kulturan ahalik eta inpaktu handiena izatea, doako kontzertuen bitartez.
- Enpresaren konpromiso zibikoa eta jaialdietatik egiten diren dohaintzak migratzaileei laguntzeko proiektuetarako, eremuak basoberritzeko edo Elikagaien Bankurako
- Pandemia garaian zuzeneko musikaren arloko langileen sektoreari laguntzeko egindako ekimena.
- Bilbo hirian duen eragin ekonomikoa.
BILBAO BBK LIVE JASANGARRIA

Bilbao BBK Live-ren antolakuntzan ingurumena zaintzen dugu eta jaialdiaren ingurumen-eragina murrizteko behar diren neurri guztiak hartzen ditugu.
KONTZIENTZIA ETA OXIGENOA EREITEN
Klima-aldaketarekin dugun konpromisoa
Duela gutxi Balmasedako (Enkarterri) eta Bizkaiko biriketako suteek
kaltetutako zonaldeko baso-berritzera 3€
bideratzen ditugu saldutako sarrera bakoitzetik.
Lehenengo ediziotik argi utzi dugu iraunkortasunarekin eta naturguneen zaintzarekin dugun konpromisoa.
Arreta eta kontzientziazio mezu bat zabaldu nahi dugu klima aldaketari buruz eta gure lurreko ingurune naturala zaintzearen garrantziari buruz, Balmasedan (Enkarterri), Bizkaiko birikan, berriki izan diren suteen aurrean.
Kontzientzia ereiten ez ezik, oxigenoa ereiten ere lagundu nahi dugu.


BBK FUNDAZIOA
IRAUNKORTASUNAREN PARTNER ESTRATEGIKOA BILBAO BBK LIVEN

GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK
GJH edo Garapen Jasangarrirako Helburuak 2015. urtean asmatu zituen Nazio Batuen Erakundeak, 2030. urterako pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta guztiontzako oparotasuna bermatzeko 17 helburu globalen bitartez. Goserik ez izatea, genero-desberdintasunaren aurka borrokatzea, edateko ura bermatzea edo klima-aldaketaren arazoa konpontzea dira, besteak beste, 2030 Agenda honen helburuak. GJHen arabera, mundua aldatzeko, denok egin behar dugu zerbait, bai gobernuek, bai sektore pribatuak, bai gizarte zibilak, baita norbanakoek ere. Jaialdiaren antolatzaileok helburu horiei jarraikiz lan egiten dugu, guztion artean mundu hobe bat eraiki dezagun, inor atzean utzi gabe.
Guk berrikuntzaren eta garapenaren aldeko apustua egin dugu kulturaren sektorean eta, asmo hori gauzatzeko, garapen jasangarrirako plan bat sortu dugu; plan horretan, ekitaldiko fase guzti-guztietan parte hartzen duten pertsona guzti-guztiak inplikatzen ditugu. Azken edizioetako inpaktua positiboa izan den arren, jabetzen gara erronka asko ditugula betetzeko, eta bidean aurrera egiteko modua berrikuntza jasangarria dela uste dugu.

-
- Tokian tokiko produktuen erabilera sustatzea, tokian tokiko hornitzaileekin hitzarmenak eginez
- Yoga klaseak doan kanpinean
- Gastronomia-eskaintza zabala, elikadura-murrizketa guztiak kontuan hartuta
- Dieta mediterraneoa sustatzea

- Laguntzaileen postuetarako zuzeneko prestakuntza
- Lehenengo lana lortzeko kontratazioa sustatzea, betiere dagokion prestakuntza izanik

Line Up
- % 66 gizonezkoak | % 28 emakumeak | % 6 talde mistoak
Lantaldea (bulegoa + jaialdiko langileak)
- % 55 emakumeak | % 45 gizonak
- Jaialdian puntu morea kokatzea
- Jai-giroko aisialdiko guneetan eraso sexisten aurkako protokoloa (2019an berrikusi genuen protokoloa)

- Edateko uraren iturriak doan esparru barruan

Energia-eraginkortasuneko neurriak – banaketa elektrikoa unean uneko eskariaren arabera optimizatzea.

- Langileak zuzenean kontratatzea, hirian 24,3 M. euroko inpaktu ekonomikoa
- Tokian tokiko ekonomia sustatzea, Bilboko merkatari berritzaileekin aliantza (CiB)

- Irisgarritasuna eta arreta bermatzea jaialdiaren barruan mugikortasun urria dutenei

- Turismo jasangarriko eta kultura-turismoko estrategia

- Materialak berrerabiltzea
- Jarduerak ERRONKA GARBIA ekipoarekin
- Prestakuntza jaialdiko staff-ari
- Sentsibilizazioa ekipo berdearen bitartez
- Edalontzi berrerabilgarri eta itzulgarriak
- Jaialdiko eremu guztietan eta fase guztietan (muntatzean, jaialdian bertan eta desmuntatzean) hondakinak bereiztea
- Hondakinen kudeaketari buruzko kanpo-auditoretza

- Elektrizitatearen banaketa-sarea optimizatzea, CO2 isurketak murrizteko
- CO2 isurketak monitorizatzea, urtez urte murrizteko
- Ikus-entzuleen aldetik mugikortasun jasangarria sustatzea, antolakuntzak jarritako autobusei esker
- Antolatzaileen aldetik energiaren aldetik eraginkorrak diren ibilgailuak erabil daitezen sustatzea

- Baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonei prestakuntza ematea Paideia fundazioarekin
- Kanpin-denden dohaintza honako honen bitartez: Zierbena Sarea
- Edalontzi itzulgarrien errekargua eta jaialdiko gonbidapen bakoitzaren gainkargua Bizkaiko Elikagaien Bankuari ematea
INGURUMEN-JASANGARRITASUNA
LAST TOUR EKITALDIETAN
ERRONKA GARBIA EKITALDI JASANGARRIA (IHOBEren ZIURTAPENA)
Erronka Garbia Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiria da, eta ekitaldi batek ingurumenean eragin ditzakeen inpaktu negatiboak minimizatzearren jaialdiaren diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak txertatzen dituela ziurtatzen du.
Ekitaldi bat jasangarri izan dadin, ingurunean aldaketa negatiboak eragiteko aukera gehien dituzten ingurumen-alderdietan hobekuntzak txertatzeko hainbat neurri abiarazi behar dira. Horregatik, sei jarduketa-ardatz zehaztu dira, ekitaldiaren fase bakoitzean (muntatzea, jaialdia bera, desmuntatzea) sortzen diren ingurumen-eraginak minimizatzeko.

MUGIKORTASUNA
Last Tour-en jaialdietan, garraio publikoaren erabilera sustatzearren, ikus-entzuleen joan-etorrietarako hainbat aukera ditugu:
-
-
- Bidaia + sarrera pack-a erosteko erraztasunak ematen ditugu
- Garraio publikoaren erabilera sustatzen dugu
- Lehendik dauden zerbitzuen maiztasuna eta edukiera handitzen ditugu ekitaldiaren egunetan
-
EROSKETAK
Bai jaialdiak berak, bai antolatzaileek erosketa eta kontratazio berdearen politika dute ezarrita beren jarduerak ingurumenean duen eragina murrizteko. 0 KM KONTRATAZIO-POLITIKA
URA
Honako ziurtapen hauek betetzen dituzten instalazio higieniko-sanitarioak:
-
-
- Kalitatea kudeatzeko sistemen ziurtagiria (ISO 9001:2015)
- Estolderiarekin konektatu gabeko hondakin-kudeaketako sistemen ziurtagiria (UNE-EN-16194:2012)
- Ingurumena kudeatzeko sistemen ziurtapena (ISO 1401:2015)
-
Doan eskuragarri ikus-entzuleentzat (ur-iturriak doan jaialdian)
AZPIEGITURAK
-
-
- ISO 9001:2015 kalitate-estandarra betetzea formatu handiko azpiegituretan
- Apaingarriak eta eszenografia berrerabiltzea
-
ENERGIA
-
-
- CE ziurtagiria duten azken belaunaldiko sorgailuak
- Banaketa elektrikoa ekitaldiaren beharren arabera
- Itzaltzeko plana, kontsumoa murrizteko
- CE ziurtagiria duten makina efizienteak kontratatzea
-
HONDAKINAK
Last Tour ekitaldi guztiek badute hondakin-plan bana, udalarekin eta hondakin-kudeaketako erakunde nagusiekin elkarlanean. Inpaktua minimizatzeko helburua garatzen da planean, bi ekintzaren bitartez:
-
-
- Hondakinak gaika bereiztea
- Urteko inpaktua neurtzea
-
Gaur egun, hondakinak murrizteko plan zehatzak lantzen ari gara:
-
-
- Plastikozko botilak desagerrarazteko plana
- Seinale berrerabilgarriak
- Edizio batetik bestera berrerabil daitezkeen apaingarriak
-