Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

La Montaña Mendia The Mountain vistas ciudad paisaje festival Bilbao BBK Live

Kobetamendi toki paregabea da eta Bilbao BBK Live jaialdiaren esparrua da zorionez. Parke
naturala da, bilbotarrak urtean zehar paseatzera joaten diren bidexkekiko berdegunea, behiak
larrean ibiltzen diren zelai zabalak ditu eta baso bat ere badu; baso hori hazi egin da
jaialdiarekin batera eta gaur egun hor dago ‘Basoa’ gunea, programazio elektronikorik
hoberenarekin.

Kobetamenditik bista harrigarriak daude. Birika berde honetatik dago Bilboren panoramikarik
hoberena. Eta hodeirik gabeko egunetan Itsasadarraren ahoa ere ikusten da.

Jaialdiko kanpalekua ondoko mendian dago, Arraizen; mendi hau Kobetamendi baino
handiagoa da eta, ondorioz, are ikuspegi harrigarriagoak ditu. Arraiz mendia GR 228 ibilbidean
dago eta Bilborekin lotzen du ibilbide horrek.