Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

bosque verde festival bilbao bbk live sostenibilidad

Edizio honek iraunkortasunaren aldeko aputua egin du

Jaialdiaren ingurumen-inpaktua murrizteko zenbait neurri ezarriko dira, besteak beste edalontzi berrerabilgarriak, birziklatzeko edukiontzien puntu garbi gehiago egotea, app ofiziala sustatzea paperezko informazioa gutxitzeko eta cashless sistema, jaialdirako tocken-ak edo monetak sortzea saihesten duena.

Bilbao BBK Livek integratutako ingurumen kudeaketa duten hornitzaileekin lan egiten du, eta Erronka Garbia izeneko ziurtagiria eskuratu du. Horren bidez aintzatesten dira antolakuntzan eta diseinuan ingurumen arloko neurriak jasotzen dituzten ekitaldiak, horiek egiteak ingurumenean dakartzan balizko eragin kaltegarriak murrizteko. Une oro jaialdiak Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoarekin batera lan egin du. Ihobek Eusko Jaurlaritzari laguntzen dio ingurumenaren arloko politika garatzen eta ingurumen iraunkortasunaren kultura hedatzen Euskal Autonomia Erkidegoan.

Bilbao BBK Live jaialdian sentsibilizazio-kanpaina egingo da eta aurten ere behin eta berriro erabiltzeko edalontziak eta hondakinak gaika biltzeko edukiontziak egongo dira esparru osoan. Esparrua eta Kobetamendi parkea garbi izateaz arduratuko da boluntarioez osatutako talde berde bat, hartara bai ikus-entzuleak bai bilbotarrak gerora ere inguru hori erabiltzeko moduan izan dezaten.

Bilbao BBK Live ingurumen aldetik ekitaldia