Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Bilbao BBK Live Experience!

Musika programazioaz gain, berritasun bat izango dugu aurten: Bilbao BBK Live Experience! Eta abantaila sinestezinak eskainiko dizkie jaialdira etortzen diren guztiei, hiriko hainbat saltokitan eta museotan.

Abantaila horiez gozatu nahi dutenek jaialdiko eskumuturrekoa jantzita daramatela erakutsi beharko dute gune bazkidetuetan, eta web orri honetan informazio zehatza izango dute, jakiteko nola lor ditzaketen deskontuak Guggenheim Bilbao Museoan, Arte Ederren Museoan edo Athletic Club Musean.

Bilbao BBK live Experience-ri esker, zatozten guztiek egonaldi ahaztezina biziko duzue!

DENDA KOLABORATZAILEAK

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

Jaialdira etorri eta Museoaren jarraitzaile egiten bazara, % 20ko deskontua lortuko duzu Guggenheim Bilbao Museoko sarreran, uztailaren 10etik 14ra bitarte bertako 5 erakusketak bisitatzeko.

Hemen izango dituzu Jenny Holzer-en lan zirraragarria, Morandi-ren natura hil intimistak, Fontana-ren mihise urratuak, Richter-en itsas paisaia ospetsuak eta Jesper Just-en bideo-arte pertsonala.

Behin Museoko jarraitzaile egin zarenean, logeatu eta erosi zure sarrera online, deskontu eta guzti.

Gogoratu: Bilbao BBK Liveko eskumuturrekoa aurkeztu beharko duzu Museoko sarreran!

EROSI SARRERA

ATHLETIC CLUB DE BILBAO MUSEOA

1400 metro koadro, Athletic Cluben historia dariela: mende batetik gora duten 500 objektu baino gehiago, zurigorrien iragana eta oraina azaltzen dutenak (trofeoak, jantziak, material

grafikoa eta ikus-entzunezkoak), ikus-entzunezko 4 ekoizpen, 13 sistema interaktibo, 600 bideo, 102 pantailako murgilketa videowall-a, adin guztietarako denbora pasak dituen ludoteka…

Espazio desberdin bat, munduan berdinik ez duten lehoien filosofia bitxia biltzen duena. Athletic Club gogoratzeko, sentitzeko eta izateko gune bat.

Athletic Club de Bilbao Museoak deskontua eskainiko die Bilbao BBK Livera datozenei, bertako bi sarrera motetan: Museoa eta Museoa + Tourra. Bi kasuetan BilbaoBBKLiveAthletic kodea idatzi behar da erosketa prozesuan. Museoa + Tourra aukeratzen baduzu, bisita aurrez erreserbatzeko gomendatzen dizugu.

Gogoratu: Bilbao BBK Liveko eskumuturrekoa aurkeztu beharko duzu Museoko sarreran!

 BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA

Arte Ederren Museoak sarrera deskontuduna (8 €) eskainiko die jaialdira etortzen diren guztiei, aurrez aurreko salmentan, uztailaren 8tik 14ra.

Gogoratu: Bilbao BBK Liveko eskumuturrekoa aurkeztu beharko duzu Museoko leihatilan!

BILBOKO METROA

“Bilbao BBK Live bertan izan direnen begiradaren bidez” erakusketa,

Ezagutu jaialdia aurreko urteetan etorri direnen begiradaren bidez.
Erakusketa uztailaren 2tik 14ra bitarte egongo da ikusgai, Bilboko metroko Indautxuko geltokian.

BILBAO BBK LIVE KAPSULA BILDUMA

Salmenta fisikoa denda kolaboratzaileetan:

LEVEL 11
Arriquíbar Plaza, 5, 48010 Bilbao, Bizkaia
Teléfono: 944 05 55 44

SERIE B
Loteria Kalea, 2, 48005 Bilbao, Bizkaia
Teléfono: 944 15 54 04

TIENDA Museo Guggenheim Bilbao
Abandoibarra Etorb., 2, 48009 Bilbao, Bizkaia

RECINTO Bilbao BBK Live
Kometamendi, 48002 Bilbao, Bizkaia

Gogoratu: Bilbao BBK Liveko eskumuturrekoa aurkeztu beharko duzu dendan