Bilbao BBK Live Bereziak emanaldien sarrera libre izango da, publiko guztientzat, eta bertan arituko dira Los Niños Jesús -Jordi Évoleren taldea-, Soleá Morente, The Parrots eta Soledad Vélez, besteak beste.

Ordutegiei, garraioari eta eskumuturrekoak jasotzeari buruzko Informazio guztia kontsulta daiteke jada jaialdiaren webgunean eta app-an.

Duela hainbat urtetatik hona ohikoa izaten ari denez, Bilboko Udalak eta jaialdiak bat egiten dute eraso sexisten aurka, ‘NO ES NO… EZ BETI DA EZ’ kanpaina bultzatuz.

Bilbao BBK Live jaialdia inoiz baino biziago dator 15. edizioan, 100 artista baino gehiagorekin eta 12 agertokirekin. Aurten, zuzeneko musikaren nazioarteko erreferente den jaialdia uztailaren 7an, 8an eta 9an izango da, Kobetamendi ingurune naturalean; izan ere, mundu osoko ikus-entzuleen erromesbidearen xede bihurtzen da mendi hori, egun horietan Bilbora etortzen baitira kartel bikainaz gozatzera. Prentsaurrekoa izan da gaur Bilboko Udaletxean, eta Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak, Xabier Otxandianok, eta Last Tour enpresako CEOak, Alfonso Santiagok, edizio honetarako artista-zerrenda osoa eta berrikuntzak aurkeztu dituzte.

Bi urte luzeko geldialdiaren ostean, jaialdi honi eta jaialdiaren 15 urteko bizitzari egin dakiekeen omenaldirik leialena bere presentzia areagotzea da; horrela, bada, guztira 12 agertoki izango ditu aurten, eta horietatik 7 Kobetamendiko eremuan egongo dira, 1 Arraiz mendiko kanpinean, eta 4 hiriaren erdialdean.

 

BILBAO BBK LIVE HIRIAN

Aspaldiko urteetan ohikoa den lez, jaialdiak Kobetamendiren mugak gainditu eta hiriaren erdialdera jaitsiko da Bilbao BBK Live Bereziak programazioarekin; emanaldi horiek 4 agertokitan banatuko dira, eta sarrera libre izango dute, publiko guztientzat.

Hiriaren erdialdean sumatuko dira jaialdiaren lehen taupadak ostegun eguerdian, Kale Nagusi betebetean; izan ere, bertan arituko da Goxua’n Salsa orkestra kolonbiar-nafarra, 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetako salsa euskaraz abestutako musika latinoarekin nahastuz.

Gainontzeko eszenatokietatik honakoak pasako dira:

  • Los Niños Jesús, Jordi Évoleren banda, atzoko, gaurko eta betiko klasikoen errepertorioari festa-giroa gehitzen diona.
  • Emakumeei dagokienez, Txiletik Soledad Vélez dator, Soleá Morenteren flamenko-popa izango dugu, eta Rosa Pistolak reggaeton underground eta esperimentalenaren erregina zergatik den erakutsiko digu platerekin.
  • Mainline Magic Orchestra katalanak nabarmenkeria dibertigarriena eskainiko digu Bilboko erdialdean bere sintetizadore, erritmo-kaxa eta flauta elektronikoekin.
  • Pop bortitzeko Merina Gris taldeak Zeruan Orain lehen lan luzea aurkeztuko du.
  • Granadatik etorri berri diren La Plazuela taldekoak beren pop fusioarekin.
  • Vic Mirallasen musika genero eta maitasun dramen fusioa.
  • The Parrots taldea eta bere garaje purua.
  • Ramonets taldearen rock ‘n’ roll dibertigarri eta zitala.
  • Raitxen letra poetikoak.

 

BILBAO BBK LIVE EXPERIENCE!

Aurten ere, Bilbao BBK Live jaialdiaren eskumuturrekoak abantailak eta deskontuak eskaintzen dizkizu Bilboko kultur etxe, museo eta saltokietan, Bilbao BBK Live Experience! ekimenaren bitartez. Jaialdira datozen pertsona guztiek jaialdiko eskumuturrekoa erakutsi eta abantailak baliatu ahal izango dituzten puntu guztiak biltzen dira ekimen honetan.

 

BILBAO BBK LIVE KOBETAMENDIN

Kobetamendiko ateak arratsaldeko 17:00etan zabalduko dira egunero eta, besteak beste, LCD Soundsystem, Stromae, The Killers, J Balvin, Bomba Estéreo edo Nathy Peluso artista handien kontzertuak izango dira. Headliner horietaz gain, lehengo astean iragarri genituen artista berriak ere arituko dira, hala nola Ed Maverick, Coach Party, Lynks eta Billie Marten.

Kontzertu guztien ordutegiak eta agertokien araberako banaketa kontsultagai daude jaialdiaren webgunean, sare sozialetan eta app-an, 2022ko Bilbao BBK Live jaialdiko egonaldia ahalik eta hobekien antolatu eta gozatu ahal izateko.

Jaialdiko kanpinean ere musika ona izango da nagusi, Akelarre programazioarekin. Jaialdiko hiru egunetan, kanpinlarientzako emanaldiak antolatu dira, baina aurreraxeago aurkeztuko ditugu.

 

ORDUTEGIAK, GARRAIOA eta ESKUMUTURREKOAK

Eskumuturrekoak ohiko lekuetan hartu daitezke, hau da, San Mamesen, BBK aretoan eta BEC!-en, eta jaialdiaren eremura iristeko autobus-zerbitzua eskainiko da, doan, San Mames-Kaputxinoetatik eta BEC!-etik abiatuta.

Jendea modu ordenatuan igo dadin eta jaialdira iristeko puntako orduetan estresik ez sortzearren, antolakuntzako kideek autobusen aparteko zerbitzua antolatu dute aurten, modu esperimentalean, aurrez erreserba eginda. Bidaiaren prezioa 1,5€ izango da, soilik igotzeko zerbitzua eskainiko du eta aldez aurretik egin beharko da erreserba, jaialdiaren webgunean edo appan. Datozen egunotan aktibatuko dugu zerbitzu hori.

 

BILBAO BBK LIVE JASANGARRIA

Aurten ere, Kobetamendiko ingurune naturala zaintzeko konpromisoa berretsi du jaialdiak, eta plastikoa murrizteko eta gure planeta zaintzeko ahaleginari eutsita, hainbat neurri ezarri ditu, hala nola cashless ordainketa-sistema, edalontzi birziklagarrien alokairua eta edukiontzi ugari ezartzea, hondakinak behar bezala kudeatzearren.

Neurri horietaz gain, elektrizitatearen banaketa eraginkorra, kontsumoa murrizteko itzaltze-plana eta edizio batetik bestera erabil daitezkeen apaingarri eta seinaleak ezartzen dituenez, laugarren urtez Erronka Garbia ziurtagiria lortu du jaialdiak; ekitaldi batek ingurumenean eragin ditzakeen inpaktu negatiboak minimizatzearren jaialdiaren diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak txertatzen dituela ziurtatzen du ziurtagiri horrek.

Bestalde, Zierbena Sarea, Zaporeak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak ekimenekin ere bat egin du jaialdiak, eta kanpin-denda eta elikagaien bilketa solidarioa egingo du, gure inguruan dauden eta bizitokirik ez duten migratzaileei laguntzeko. Eskualdean premia-egoera handienean dauden familiei ere lagunduko diegu, gonbidapenen bitartez bildutako ekarpenei esker; Bizkaiko Elikagaien Bankua arduratuko da banaketa egiteaz.

Jasangarritasunaren aldeko neurriei dagokienez, jaialdiak 0 kilometroko kontratazio-politika du, eta lehentasuna ematen die Bilboko eta Bizkaiko hornitzaileei. 3.600 lagun baino gehiago aritzen dira beharrean Bilbao BBK Live jaialdiaren inguruan, eta horietatik % 72 bizkaitarrak dira. Jaialdiaren hornitzaile diren enpresen kasuan, % 50ak Bizkaian dute egoitza. El festival y la Fundación BBK, partner estratégico en el desarrollo de la estrategia de sostenibilidad del evento, han trabajado de la mano de Ihobe, la Sociedad Pública del Gobierno Vasco, cuya finalidad es apoyar al Gobierno Vasco en el desarrollo de la política ambiental y en la extensión de la cultura de la sostenibilidad ambiental en Euskadi.

 

ERASO SEXISTARIK GABEKO JAIALDIA

2017az geroztik, jaialdiko antolatzaileek eta Bilboko Udalak bat egiten dute eraso sexisten aurkako borrokan, eta prebentzioko eta sentsibilizazioko kanpainak egiten dituzte. 2022. urte honetako mezua ‘NO ES NO… EZ BETI DA EZ’ da, Bilboko gizartean ezaguna baita lelo hori Aste Nagusian izandako eraginari esker, eta aurten ere berriro kaleratuko da mezu bera, hirian izaten den ekitaldi handi honetan eraso sexistarik izan ez dadin.

Aurreko urteetan bezala, informazio-gida 4 hizkuntzatan argitaratu da, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez; gida horretan, eraso sexista bat nola identifikatu, eraso baten aurrean nola jokatu eta nola erantzun azaltzen da.

Bilboko Udalak gogorarazi nahi du eraso sexista bat jasanez gero salaketa jar daitekeela eta, era berean, herritar guztiei inplikazioa eskatzen die, emakumeen eta gizonen arteko harremanak berdintasunezkoak eta indarkeriarik gabekoak izatearen aldeko konpromiso aktiboari euts diezaioten.

Gainera, aurten, Anitzak elkarte bilbotarrarekin ere arituko da elkarlanean jaialdia; elkarte horrek LGTBIQ+ kolektibo guztiaren berdintasuna lortzeko egiten du lan, eta jaialdian egongo dira elkarteko kideak, behar duen orori aholkuak emateko.

BILBAO BBK LIVE
2022ko uztailak 7, 8, 9
Kobetamendi, Bilbao

#bilbaobbklive

Eguneko sarrerak, abonamenduak eta kanpina eskuragarri hemen: bilbaobbklive.com eta seetickets.com/es