Ostiralerako eta larunbaterako azken mila bonuak geratzen dira Liam Gallagher, Thom Yorke’s Tomorrow Modern Boxes, Nils Frahm, John Grant eta Vestusta Morla artistek ikuskizun bikaina eskaini zuten

Bilbao BBK Live jaialdiaren 14. edizioko lehen egunean 35.800 lagun baino gehiago bertaratu ziren eta, iragarri dutenez, ostiralerako eguneko sarrera guztiak agortu dira; ostiralerako eta larunbaterako bonuak baino ez dira geratzen, eta azkeneko 1.000 bonuak soilik.

Kobetamendin eguzkia sartzearekin batera, ikus-entzuleak Vetusta Morla taldearen hit-ak abesten eta Nils Frahm-en show hipnotikoaz gozatzen ari ziren. Nabarmentzeko moduko ikuskizuna eskaini zuten, halaber, Liam Gallagher eta Thom Yorke artistek; Liam Gallagher gaur egun eragin handienetakoa duen frontman-a da, eta oraingoan ere zaleak gustura utzi ditu. Bestalde, Radiohead taldeko buru Thom York-ek bakarkako bere proiektu artistikoa aurkeztu zuen, Tomorrow’s Modern Boxes, eta ikuskizun ahaztezina eskaini zuen agertoki gainean. Bihar, The Strokes, Rosalía, Brockhampton, Idles, Suede eta Laurent Garnier artisten txanda izango da. Larunbatean, aldiz, Weezer, The Good, The Bad & The Queen, Hot Chip, Vince Staples eta, guztira, 60 artista baino gehiago jaialdiko 7 agertokietan banatuta.

Bilbao BBK Live jaialdiaren espiritua arnasteko aukera izango dugu, aurten ere, Bilbo hirian, goizetan izango diren doako kontzertuekin; hiriaren erdigunean kokatutako 4 agertokitan izango dira, 13:00etatik aurrera.

BILBAO BBK LIVE
2019ko uztailaren 11, 12a eta 13a
Kobetamendi, Bilbo

Ostirala 12

THE STROKES/ ROSALÍA/ SUEDE/ THE BLAZE/ BROCKHAMPTON/ IDLES/ OMAR SOULEYMAN/ PRINCESS NOKIA/ SECOND/ SLAVES/ ANARI/ ANTIFAN/ CECILIO G/ DJAKE/ GEORGIA/ JONATHAN BREE/ LESTER Y ELIZA/ MOURN/ MUEVELOREINA/ OLATZ SALVADOR/ OSO LEONE/ UNIFORMS/ ZAZA

Basoa: LAURENT GARNIER/ BICEP dj set/ DJ SEINFLED/ MOXIE/ ALVARO CABANA

Lasai: DJOHNSTON/ JULIAN FALK/ MISLAV/ MUEVELOCUMBIA/ OLIVIA

Larunbata 13

WEEZER/ THE GOOD, THE BAD & THE QUEEN/ HOT CHIP/ VINCE STAPLES/ 2MANYDJS dj set/ CUT COPY/ HVOB live/ KERO KERO BONITO/ NADIA ROSE/ NATHY PELUSO/ SHAME/ BOY AZOOGA/ CALA VENTO/ CUPIDO/ LAS LIGAS MENORES/ NØGEN/ PERRO/ PONY BRAVO/ SERRULLA/ VIAGRA BOYS

Basoa: JOHN TALABOT/ TODD TERJE dj set/ DJ DUSTIN/ TAMA SUMO/ ALICIA CARRERA

Lasai: FENNA FICTION/ NINJA/ NUEL/ PHUONG-DAN/ SACHA MAMBO

Bonua: 160€ + gastuak
Bonua + Kanpina: 175€ +gastuak
Larunbaterako sarrera: 62€ + gastuak

Salmenta:
bilbaobbklive.com