• Amaitu da Bilbao BBK Live jaialdiaren hamalaugarren edizioa, eta 100 herrialdetatik baino gehiagotatik etorritako 112.800 ikus-entzule izan ditu.
  • 2020. urteko edizioa noiz izango den iragarri zen jaialdian: uztailaren 9an, 10ean eta 11n.
  • Salgai jarritako lehen 3000 bonuak agortu dira. 

Bilbao BBK Live jaialdiaren hamalaugarren edizioa amaitu da gaur, historia osoko artista-zerrenda garaikideenarekin; izan ere, The Strokes taldea izan dugu gure artean, Estatuan eskainitako kontzertu bakarrean eta jaialdiko zuzeneko ikusgarrienetako batekin; Rosalía ere ikusi ahal izan dugu, bere musikaren kalitatearekin eta ikuskizunarekin mugak gainditzen dituen izarra; Brockhampton, goraldia bizitzen ari den rap kolektiboa; Liam Gallagher, musikan ezinbestekoa den figura; Thom Yorke, bakarkako proiektu ezin pertsonalagoarekin; edo Vetusta Morla, ikus-entzuleek taldearen hit guztiak abesten zituztela. Horietaz gain, larunbat gau honetako emanaldietan 37.000 lagunek izan dute aukera honako artista hauekin gozatzeko: Weezer, Estatuko kontzertu bakarrean taldearen diskografia osoa gogorarazteko aukera izan dugu; The Good, The Bad & The Queen, Damon Albarn abeslariak Brexitaren errealitateari eraso eginez abestien bitartez; Vince Staples, hip hop estiloan punta-puntako ahotsa; edo jaialdiaren 14. edizioari amaiera emateaz arduratu ziren Hot Chip eta 2manydjs.

Bilbao BBK Live jaialdiak Europako musika-jaialdi garrantzitsuenetako bat dela berretsi du, 100 herrialdetatik baino gehiagotatik etorritako ikus-entzuleak izan ditu eta.

Kanpina izan da, berriro ere, jendeak ostatu hartzeko gehien hautatu duen aukera; guztira 9.000 lagunek erabili dute kanpalekua, formatu batean ala bestean, hau da, kanpina, glamping-a eta kapsulak, eta zerbitzu eta jarduera bereziak ere izan dituzte, hala nola yoga eta Akelarre agertokia. Aurten ere, Zierbena Sarea elkartearekin lankidetzan jardun dugu, jaialdia amaitutakoan kanpistek uzten dituzten dendak berrerabiltzeko.

Antolatzaileek eskerrak nahi dizkiete parte-hartzaile guztiei Kobetamendi garbi eta berde izaten lagundu dutelako, eta jaialdiak eskainitako baliabide jasangarriak baliatu dituztelako: hondakinen gaikako bilketa, edalontzi berrerabilgarriak eta cashless ordainketa-sistema, jaialdiko txanponik sortu behar ez izateko. Ildo beretik, aurten, jaialdiaren konpromisoa are handiagoa izan da eta, BIAAF elkartearekin elkarlanean, itsasotik berreskuratutako plastikoekin osatutako zuntzez egindako jantzien kapsula bilduma jarri dugu salgai; ikus-entzuleen artean harrera oso ona izan du.

Bilbao BBK Live jaialdiak 2020. urteko edizioa noiz izango den ere iragarri du: uztailaren 9an, 10ean eta 11n izango da, Kobetamendin, eta edizio horretarako salgai jarritako lehen 3.000 bonuak agortu egin dira; online ere eros daitezke jada, prezio bereziarekin: 96 € bonua eta 111 € bonua + kanpina.

Aurten ere, babesle guztiei gure esker ona adierazi nahi diegu. Haien laguntzarik gabe, ezin izango genituzkeen bete Bilbao BBK Live jaialdiaren edizio honetan garapenarekin eta hazkundearen lotutako helburuak.

Kontzertuetako argazki ofizialak
Jardunaldiaren bideo-laburpena

BILBAO BBK LIVE 2020
Uztailaren 9a, 10a eta 11 
Kobetamendi, Bilbo

Bonua: 96 € + gastuak
Bonua + Kanpina: 111 € + gastuak

Salmenta:
bilbaobbklive.com