Mila esker, ekintza hau bultzatu duzuen guztiei. Honekin planetak irabazten du eta zuen erosketarekin, garai honetan txarto pasatzen ari diren familiei laguntzen ari gara

2019ko edizioan erabilitako 1.780 m2 olana hartu eta poltsa jasangarrien bilduma esklusiboa sortu dugu arrazoi on baten alde

Ingurumenean ahalik eta inpaktu txikiena eragiteko gure konpromisoa betez, Rosalía, Weezer, Liam Gallagher, Thom Yorke, The Strokes, Suede eta beste 100 artista gehiagok kontzertuak egin zituzten agertokietako olanei bigarren bizitza bat eman diegu. Gogoratzen? Bertan izan al zinen?

  • Modelo guztiak esklusiboak dira, ez baitaude bi olana zati berdin.
  • Etekin guzti-guztiak Bizkaiko Elikagai Bankuari emango dizkiogu, baliabide gutxi dituzten familiei laguntzeko.
  • Diseinua BIAAF (Bilbao International Art & Fashion)  erakundearekin elkarlanean egin dugu, eta 19-30 Studio-ko Daniel Santos artista bilbotarrak egin du.
  • Poltsak Peñascal kooperatibaren tailerretan egin ditugu; tailer horretan, bazterkeria-egoeran edo bazterkeria-arriskuan dauden pertsonak gizarteratzearen alde lan egiten dute.
  • Birziklatutako paperezko bilgarri batekin jasoko duzu.