Bilbao BBK Live jaialdian gau magikoa izaten ari da gaurkoa, jendez lepo baitago Kobetamendi punta-puntako izar handienen distirapean. Rosalíak izen ona berretsi du nazioan eta nazioartean, 100 herrialdetatik baino gehiagotatik etorritako ikus-entzuleak bere musikara osoki ematea lortu baitu; ikus-entzule horiek The Strokes taldeak gure herrian emango duen kontzertu bakarraz gozatzeko aukera ere izan dute, eta XX. mendeko bandarik onenetakoa zergatik diren erakutsi digute, orain arte argitaratu dituzten bost diskoetako abestirik onenen eta ezagunenen errepasoa eginda. Laurent Garnier ezaguna, elektronikaren aitabitxia, Basoa agertokian aritu da, ostiraleko emanaldiei amaiera bikaina emateko. Bihar, larunbatarekin, Weezer, The Good, The Bad & The Queen eta, guztira, 30 artista izango ditugu jaialdian.

Eskainitako autobus-zerbitzua ezin hobeto ibili da. Antolatzaileek autobus gehiago jarri dituzte, puntako orduetan jendetza izango zela aurreikusi baitute.

Jaialdiak ahalegin berezia egin nahi izan du esparru berde eta garbia izateko, eta ikus-entzule kontzientziatuek ere asko lagundu dute, espazioa errespetatu dute, ezarritako neurrien bitartez, hala nola gaikako bilketa egiteko edukiontziak erabili dituzte, edo edalontzi berrerabilgarriak erabili dituzte, ingurumenaren gaineko eragina murrizte aldera.

BILBAO BBK LIVE
2019ko uztailaren 11, 12a eta 13a
Kobetamendi, Bilbo

Larunbata 13

WEEZER/ THE GOOD, THE BAD & THE QUEEN/ HOT CHIP/ VINCE STAPLES/ 2MANYDJS dj set/ CUT COPY/ HVOB live/ KERO KERO BONITO/ NADIA ROSE/ NATHY PELUSO/ SHAME/ BOY AZOOGA/ CALA VENTO/ CUPIDO/ LAS LIGAS MENORES/ NØGEN/ PERRO/ PONY BRAVO/ SERRULLA/ VIAGRA BOYS

Basoa: JOHN TALABOT/ TODD TERJE dj set/ DJ DUSTIN/ TAMA SUMO/ ALICIA CARRERA

Lasai: FENNA FICTION/ NINJA/ NUEL/ PHUONG-DAN/ SACHA MAMBO

Bonua: 160€ + gastuak
Bonua + Kanpina: 175€ + gastuak
Larunbaterako sarrera: 62€ + gastuak

Salmenta:
bilbaobbklive.com