• Eguneko sarrerak ere salgai jarri dituzte
  • 20 talde baino gehiago sartu dira jaialdian

Bilbao BBK Live jaialdiaren kartelean 20 talde baino gehiago sartu dira, eta zerrendaburu, bai bakarka, bai Oasis taldearekin, garai guztietako eragin handieneko frontman bat izango da, Liam Gallagher; halaber, Damon Albarn-ek The Clash, The Verve eta Fela Kuti taldeetako kideekin osatu duen supertaldea ere izango dugu gure artean: The Good, The Bad & The Queen, 11 urteren buruan indar handiz itzuli da lehen diskoarekin, eta gaurgaurko gaiei buruz hausnarketa egiten dute, hala nola Brexitaren inguruan. Jaialdia Kobetamendin izango da uztailaren 11n, 12an eta 13an; egunez eguneko kartelaren berri eman du, eta eguneko sarrerak ere salgai jarri dira.

Gaurko baieztapen horiei gaur egungo musikaren nazioarteko artista adierazgarrienetako zenbait gehitu behar zaizkie: Boy Azooga laukote formatuan etorriko da Bilbora, instrumentazioen eta generoen nahasketa dibertigarria eskaintzera; Georgia, Londreseko multiinstrumentista, ekoizle eta konpositore honen indar sortzaile liluragarria; Argentinako pop independentearen azken aurkikuntza, Las Ligas Menores, pop zuzena eta lo-fi estiloak 90eko hamarkadako indie iparramerikarra gogorarazten du, abestien gai nagusiak desamodioa, adiskidetasuna, ziurgabetasuna eta nerabezaroaren ondoko bilakaera izanik; Ider, Ingalaterrako underground estiloan laudorio gehien jaso dituen proposamenena da eta, besteak beste, BBC Radio 1 irrati garrantzitsuan maiz entzun daiteke; Nadia Rose rap-kantari britainiarrak ‘Highly Flammable’ lehen diskoan eta beste hainbat singletan ere argi erakutsi duen nortasuna ekarriko du, rap eta R&B estiloetako promesa berrien artetik nabarmentzera eraman duen nortasuna baita; eta The Psychotic Monks lauko frantsesak bi disko kaleratu ditu eta harrera bero-beroa izan dute, euren konposizio kaotikoekin (baina menderatuak) eta sintetizadoreen eta riff sendoetan oinarrituta.

Estatuko artistei dagokienez, bertako talentuaren erakusgarri izango dira Anari, euskal musikako ahotsik pertsonalenetako bat; Antifan, haien esanetan, gitarren, baxuen eta autotunearen nahaspila; Baiuca, tradizio galiziarra abangoardiarekin eta punta-puntako elektronikarekin konbinatuta; Cecilio G, zalantzarik gabe, trap estiloa ulertzeko ezinbesteko figura; Cupido, Pimp Flacoren eta Solo Astraren supertaldeak abesti bakarrekin lortu zuen gailurrera iristea, ‘No sabes mentir’ superhitarekin; Derby Motoreta’s Burrito Kachimba, bidaia ia psikotropikoa rock andaluziar mitikoenaren eragina duten konposizioetan, baita gaur egungo soinu psikodelikoena ere –Fuzz, King Gizzard & The Lizard Wizard eta Pond–, betiere ukitu kinki batekin; Lester y Eliza Bilboko talde gazteak indie-pop melodia gogoraerrazak ezusteko erritmo aldaketekin uztartzen ditu; Mourn, taldearen lehenengo diskoak nazioarteko kritika harri eta zur utzi zuenetik bost urte igaro eta hiru disko argitaratu dituztela, Mourn jada ez da promesa bat, errealitatea baizik; Nøgen Donostiako boskoteak ingelesa eta euskara nahasten ditu pop-folk melodietan; Oso Leone, hamarkada honetako talde nazional garrantzitsuenetako bat; ia bost urteko geldialdiaren ondoren, Mallorcakoak hasierako post-folk espantsiboa alde batera utzi eta soul estilotik eta funk dotoreenetik gertuago dauden soinuetan barneratu dira; Perro, Estatuko jaialdietako ikus-entzuleen talde gogokoenetako bat, eta Cala Vento edo Carolina Durante bezalako taldeko berrien belaunaldiarentzat erreferentea; eta Second Murtziako laukoak 9 disko argitaratu ditu, eta indie estiloko talde garrantzitsuenetako bat direla esan dezakegu, pop-rock estiloko abesti zintzo eta zuzeneko emanaldi sendoei esker.

Gainera, Mr.K, Djake eta Zaza DJak ere izango ditugu jaialdian, Kobetamendin bildutakoek gaua dantzan amai dezaten.

BILBAO BBK LIVE
2019ko uztailaren 11n, 12an eta 13an
Kobetamendi, Bilbo

Uztailak 11, osteguna
LIAM GALLAGHER/ THOM YORKE TOMORROW’S MODERN BOXES/ MODESELEKTOR live/ NILS FRAHM/ VETUSTA MORLA/ JOHN GRANT/ KHRUANGBIN/ NICOLA CRUZ live/ SLEAFORD MODS/ YAEJI/ THE VOIDZ/ BAIUCA/ BELATZ/ DERBY MOTORETA’S BURRITO KACHIMBA/ ERABATERA/ IDER/ LAS LIGAS MENORES/ MR.K/ MS NINA/ THE PSYCHOTIC MONKS Basoa: HONEY DIJON/ MIDLAND/ OCTO OCTA/ COURTESY/ KETIOV Lasai: CASPER TIELROOIJ/ ELENA COLOMBI/ FORT ROMEAU/ MIRAVALLES/ ORPHEU THE WIZARD Uztailak 12, ostirala THE STROKES/ ROSALÍA/ SUEDE/ THE BLAZE/ BROCKHAMPTON/ IDLES/ OMAR SOULEYMAN/ PRINCESS NOKIA/ SECOND/ SLAVES/ ANARI/ ANTIFAN/ CECILIO G/ DJAKE/ GEORGIA/ JONATHAN BREE/ LESTER Y ELIZA/ MOURN/ MUEVELOREINA/ OLATZ SALVADOR/ OSO LEONE/ UNIFORMS/ ZAZA Basoa: LAURENT GARNIER/ BICEP dj set/ DJ SEINFLED/ MOXIE/ ALVARO CABANA Lasai: DJOHNSTON/ JULIAN FALK/ MISLAV/ MUEVELOCUMBIA/ OLIVIA

Uztailak 13, larunbata
WEEZER/ THE GOOD, THE BAD & THE QUEEN/ HOT CHIP/ VINCE STAPLES/ CUT COPY/ KERO KERO BONITO/ NADIA ROSE/ NATHY PELUSO/ SHAME/ BOY AZOOGA/ CALA VENTO/ CUPIDO/ NØGEN/ PERRO/ PONY BRAVO/ SERRULLA/ VIAGRA BOYS

Basoa: JOHN TALABOT/ TODD TERJE dj set/ DJ DUSTIN/ TAMA SUMO/ ALICIA CARRERA

Lasai: FENNA FICTION/ NINJA/ NUEL/ PHUONG-DAN/ SACHA MAMBO

eta beste asko…

Bonua: 145 € + gastuak. Eskaintza apirilaren 3ra arte
Bonua + Kanpina: 160 € + gastuak. Eskaintza apirilaren 3ra arte
Eguneko sarrera: 62 € + gastuak
Bonua epeka ordain daiteke.

Salmenta: bilbaobbklive.com