• Iragarpen berrien artean FKA twigs eta Bomba Stéreo ageri dira. Azken honek kontzertu bakarra eskainiko du estatu mailan. Horiez gain Perfume Genius, Inhaler, Stella Donnelly, Triángulo de Amor Bizarro, La Bien Querida, Maria José Llergo eta Xabi Bandini ere arituko dira Kobetamendin.
  • Eguneko sarrerak salgai daude gaurtik aurrera.

Bilbao BBK Live–ek egunetako programazioa iragarri du gaur bertan eta izen berriak gehitu ditu kartelean. Guztira 37 artista eta talde arituko dira Bizkaiko hiriburuan. Aldez aurretik iragarritakoaren estiloa jarraituz, baieztapen berriek aniztasunaren aldeko apustua egin dute dibertsitatea bultzatzen duen kartelaren bidez eta baita Bilbora gerturatuko diren artisten kalitateagatik ere.

Horren adibide bikaina dugu FKA twigs: 2019an urteko disko adierazgarrienetarikoa kaleratu du, eta kritikaren hitzetan baita hamarkada osoko adierazgarrienetarikoa. Magdalene-ren kalitate mailak (autorearen aldetik) bere ekoizpenean lan egin duten Nicolas Jaar edo Skrillex bezalakoen izenak txikitu dituela ematen du.

Bomba Estéreo gaur iragarriko diren arteko beste izen esanguratsua dugu. Soinu latino zainduak dituen kartel honetan ez zen kolonbiarren proposamena faltako. Euren elektronika eta cumbia nahasketaren bidez estilo erreferentea sortu dute.

UZTAILAK 9, OSTEGUNA
JUEVES 9 DE JULIO

KENDRICK LAMAR · CARIBOU · THE RAPTURE · ACID ARAB Live · ionalee/iamamiwohami · LA BIEN QUERIDA · PERFUME GENIUS · CHAI · ERIK URANO · STELLA DONNELLY · THE MURDER CAPITAL · XABI BANDINI

Bilbao BBK Live-eko lehen egun hau oroitzeko modukoa izan liteke Kendrick Lamarren kontzertuagatik soilik. Gure lurraldean ikusteko aukera bakarra izateaz gain, Kobetamendira eskaintza berriekin heltzearen aukera gero eta posibleagoa dugu. Aitzakia gehiago behar izatekotan, gau berean The Rapture berriz elkarturik ikusteko aukera egongo da eta baita

Caribouren disko berria zuzenean gozatzeko. Horiez gain, beste hiru izen gehituko dira egun honetan: Perfume Genius, No Shape disko arrakastatsuaren ostean disko berri bat ekoizten dabil. La Bien Querida ere bertan izango dugu. Brujería lanean Ana Fernández Villaverderen moldakortasuna ikus dezakegu erreferentzia ezberdinen arteko abesti edo sorginkerien bidez. Berarekin batera, Australiako Stella Donnellyk #metoo mugimendua erretratu zuen. Bere Boys will be Boys pop-armak erakutsi digu Beware of the dogs debuta gero eta handiagoa bilakatzen ari den artistaren aurrean gaudela. Xabi Bandini beste baieztapen aipagarria dugu: Kerobiako abeslari eta konpositore ohiak BIBA!-ko zuzeneko elektro-pop-a ekarriko digu, energiaz beterikoa.

UZTAILAK 10, OSTIRALA

THE KILLERS · BOMBA ESTÉREO · SUPERGRASS · LEÓN BENAVENTE · TOMMY CASH WHITNEY · CALIFATO ¾ · CARIÑO · DORA · HINDS · INHALER · KELLY LEE OWENS · OMAGO

Ostiraleko gauaren plater nagusia The Killers taldearen zuzeneko aurkezpena izango dugu, baina ez dira bakarrak izango: Supergrass eta euren 90. Hamarkadako bildumek edota León Benaventek berak zeresan handia tute. Poesiaren esparruan, Whitney, Omago eta Dora hasiberriaren kontzertuak izango ditugu, Tommy Cashen amorruzko poesia ahaztu barik. Egun honetan ere Inhaler irlandarrak izango ditugu, 2019ko berrikuntza aipagarrienetarikoak. Euren lehenengo bisita izango da Estatu mailan, non eta Kobetamendiko oholtzan.

UZTAILAK 11, LARUNBATA

PET SHOP BOYS · BAD BUNNY · FKA twigs · FOUR TET · EL COLUMPIO ASESINO · SLOWTHAI · TINARIWEN · YVES TUMOR · KAYDY CAIN presenta SALSA DURA · TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO · MARÍA JOSÉ LLERGO · CHICO BLANCO · YANA ZAFIRO

Pet Shop Boysen hit-ez betetako zuzeneko gaua ezin da, inondik inora ere, gaizki atera. Artista famatu hauez gain Bad Bunny izango dugu: musika latinotik haratago nazioarteko erreferente bilakatzen ari da. Hain da handia Puerto Ricoko artistaren oihartzuna, ezen Pitchfork bezalako hedabideek Bad Bunnyren diskoa urteko onenen artean sailkatzen ari direla – seigarren mailan – Beyoncé, Bon Iver edo Vampire Weekend-en eta baita Billie Eilish beraren aurretik. Sailkapen horretan bertan eta Bad Bunnyren aurretik dagoeneko FKA twigs dugu. Bilbao BBK Live-en izango dugu, gau berean eta Tahliah Barnettek Magdaleneko abestiak abestuko ditu, festibaleko esperientzia iradokitzailenetarikoa izanik.

Estatu mailako artisten artean El Columpio Asesino izango dugu. Atzo bertan iragarri zuen otsailean bigarren albuma aterako eta gure festibalean zuzenean lehen aldiz ikusteko aukera izango dugu. Era berean, Triángulo de Amor Bizarro, gaur bertan iragarri den taldeak, material berria ekarriko du gure festibalera, Salve Discordia lanaren arrakasta ikusi eta gero. 2020an lan berria publikatuko du eta urteko gertaera entzutetsuenetarikoa izatea espero da

Estatuan eta Amerika Latinan. Bere lehen lana oraindik kaleratu ez den arren, María José Llergok argitaratu dituen singleek aho zabalik utzi gaituzte flamenko garaikidearen ahots bizigarrienetarikoa izateagatik.

Basoa eta Lasaiko oholtza elektronikoetako programazioa kaleratzeke dago oraindik. Sorpresa ugari daude iragartzeko 2020ko 9, 10 eta 11n Kobetamendin antolatuko dugun Bilbao BBK Live-en.

Aurreko urteetan bezala, betiko kanpina izango dugu, kokaleku ezinhobean, Arraiz mendi tontorrean: leku zoragarria da, naturaren maitaleentzat diseinatutakoa. Esperientzia hobetzearren, festibalaren webgunearen bidez egunean antolatutako bidaiak eros daitezke. Bai bonuak (epeka eros daitezkenak), bai eguneko sarrerak salgai daude jada.

BILBAO BBK LIVE
2020ko uztailaren 9an,10ean eta 11n
Kobetamendi, Bilbao

Uztailak 9, osteguna

KENDRICK LAMAR · CARIBOU · THE RAPTURE · ACID ARAB Live · ionalee/iamamiwohami · LA BIEN QUERIDA · PERFUME GENIUS· CHAI · ERIK URANO · STELLA DONNELLY · THE MURDER CAPITAL · XABI BANDINI

Uztailak 10, ostirala

THE KILLERS · BOMBA ESTÉREO · SUPERGRASS · LEÓN BENAVENTE · TOMMY CASH · WHITNEY · CALIFATO ¾ · CARIÑO · DORA · HINDS · INHALER · KELLY LEE OWENS · OMAGO

Uztailak 11, larunbata

PET SHOP BOYS · BAD BUNNY · FKA twigs · FOUR TET · EL COLUMPIO ASESINO · SLOWTHAI · TINARIWEN · YVES TUMOR · TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO · KAYDY CAIN presenta SALSA DURA · CHICO BLANCO · MARÍA JOSÉ LLERGO · YANA ZAFIRO

Bonua: 140€ + gastuak
Bonua + kanpina: 158€ + gastuak

Salmenta

16€ko beherapena Kutxabank-en bitartez lehen 1.000 bonuentzat. Kreditu txartel bakoitzarekin bonu bakarra eros daiteke eta 10€ko beherapena lehenengo 200 eguneko sarreretan. Beherapena, momentuan ezarritako prezioari ezarriko zaio erosketaren momentuan. Zerbitzu anitzeko kutxazainetan eta www.kutxabank.es -en eskuragarri.