Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

Bereziak
bereziak

Bilbao BBK Live Bereziak atalari esker, jaialdia hiriaren erdiraino iristen da. Aurten bi agertoki berri gehiago izango dira, bata Isozaki Dorreetan (Heinekenek atal hau sustatzeko ahalegina egin baitu) eta bestea San Mames zelaiaren kanpoaldean. Uztailaren 12, 13 eta 14an, jaialdiko egunekin bat etorriz, hiri guztian hauen zuzeneko emanaldiak izango dira doan: D’Valentina, Gengahr, Grises, Joe Crepúsculo, Meute, Neuman, Parquet Courts, Polock, Rural Zombies, Triángulo De Amor Bizarro, Venturi, Yawners eta talde gehiago konfirmatzeko. Hauetako zenbait, gainera, hirian eta jaialdian bertan arituko dira.

Jaialdiko giroa hiriaren erdiguneko beste toki batzuetara ere hedatuko da: Bizikidetasun Plaza (Isozaki Dorreak), Albia Lorategia, Areatzako Kioskoa, Erribera, San Mamés (kanpoaldea), itsasadarreko itsasontzi bat eta BBK Aretoaren kanpoaldea, hemen izango baita ohiko ezusteko kontzertua.

Cartel Bereziak

Vetusta Morla | Guggenheim Bilbao Museoa

Vetusta Morla | Guggenheim Bilbao Museoa | ekainak 30. larunbata

Hiru urtez zain egon ondoren, Vetusta Morlak azaroan argitaratu zuen estudioko laugarren albuma, ‘Mismo sitio, distinto lugar’.

Hamar abesti ditu eta bere esentziaren aztarna utzi du taldeak; azken urteetan zuzenekorik hobereneko taldeetako bat dela berretsi du eta ekainaren 30ean Guggenheim Bilbao Museoaren aurrealdean emango duten kontzertua ikustekoa izango da.

salmenta: Ticketea.com

D'Valentina

D'Valentina

Urtebete baino gutxiagoan, Londresko jatorriko gazte santandertar hau trap soularen errebelazioa izan da Youtuben argitaratutako lau gairekin. D’Valentina.

Genghar

Genghar

Londresko taldeak 2015ean egin zuen debuta, pop psikodelikoko diskoa batekin eta oso gustatu zitzaion prentsa espezializatuari, “gitarren pop britainiarraren salbatzaileak” zirela esan zuen prentsak.

Grises

Grises

Donostiarrak BBLra datoz berriro ere beren bosgarren diskoa kaleratu ondoren; tokiko eszenako erreferente ez ezik, Estatuko gitarra dantzagarri eta irmoeneko poparen erreferente ere badira.

Joe Crepúsculo

Joe Crepúsculo

Azken hamarkadako pop nazionalaren panoramako artistarik pertsonalenetakoa bat da. Crepusek bere zuzenekoak jai giroko katarsi handi bihurtzen ditu, ‘Mi fábrica de baile’ bezalakoak ditu, ‘bacalao indieko’ hit handia.

Meute

Meute

Meute taldeak honela definitzen du bere burua “haize eta perkusioko tresnak jotzen dituen Hamburgeko (Alemania) dozena bat musikari, DJ baten lana beren tresna akustikoekin osatuz”.

Neuman

Neuman

Paco Románen ibilbidea etengabea da, diskoak eta kontzertuak gehitzen ari da, asmatu egiten du eta emozioz bete ere bai, intentsitatea/lasaitasuna bikotea da bere ezaugarrietako bat eta nahi bezala kudeatzen du.

Parquet Courts

Parquet Courts

Pavement eta Modern Lovers-en pop-lo-fi soinuen oinordekoak, garaje ukitu handiagoko soinuak diren arren, Parquet Courts newyorktarrek beren soinua finkatu besterik ez dute egin, eta etengabe hazten ari dira.

Polock

Polock

Valentziarrek beren debutean argi utzi zuten esportatzeko aukera handiekiko pop espainiarraren apustu handietako bat zirela. Beren biretan batetik bestera ibili dira mundu osoan zehar eta beren abestiek Phoenix edo Two Door Cinema Club bezalako taldeen unerik onenak gogorarazten dizkigute. Hirugarren diskoa argitaratu berria dute, multinazional batean.

Rural Zombies

Rural Zombies

Euskal eszenako bandarik nabarmenenetakoa, bigarren albuma aurkeztuko dute Bilbon. Soinu heldua, sendoa, malenkoniatsua eta energikoa dute eta bere ahotsaren karisma ere bai.

Triángulo de Amor Bizarro

Triángulo de Amor Bizarro

Egungo eszena independenteko top taldea Bilbora dator hainbeste espero den ziklo berria hastera, lau disko bikainen ondoren publikoaren eta prentsaren laudorio guztiak jaso eta gero.

Venturi

Venturi

Madrilgo hirukotea beren tokia egin nahian dabiltza azaleratzen ari diren izenen pilan, lehenengo diskoa bidean da eta Arctic Monkeys edo Foster The People bezalako izenen eragina dute.

Yawners

Yawners

Yawners bikoteak gitarra indartsuak eta distortsionatuak ditu eta bere garapena autogestionatua izan da batez ere, Europan zehar ibili dira eta penintsula osoan ere bai, behin baino gehiagotan.

BILBAO BBK LIVE BEREZIAK

ekainak 30
VETUSTA MORLA
Guggenheim Bilbao Museoa Zelaigunea 
Salmenta: Ticketea.com

ekainak 12, 13 eta 14, Bilbon
Artistak:
D’VALENTINA/ GENGAHR/ GRISES/ JOE CREPUSCULO/ MEUTE/ NEUMAN/ PARQUET COURTS/ POLOCK/ RURAL ZOMBIES/ TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO/ VENTURI/ YAWNERS

Agertokiak:
Convivencia emparatza (Isozaki Dorreak), Jardines de Albia, Arenalgo Kioskoa, La Ribera, San Mamés (kanpoaldea), itsasadarrean itsasontzia eta Sala BBK (kanpoaldea).