Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Basoaren laugarren edizioa da eta bere apustua indartu egin du, musika elektronikoa dantzatzeko esperientzia ulertzeko modu jakin baten aldeko apustua egin baitzuen. Inguru paregabea izatea agertokiak pilatzea baino garrantzitsuagoa dela uste dugu kasu honetan; ongi hautatutako programazioak kartelaren luzerak baino garrantzi handiagoa duela eta zehaztasun denak ongi zaintzen dituen soinu-sistema piroteknia hutsen gainetik dagoela. Izan ere, zergatik jardun magia itxurak egiten, basoaren lilura izanez gero?

Estimulu gehiegiko garai honetan, deskonektatzea pribilegioa da. Hori dela eta, Basoa izeneko gunean basoa eraldatu eta ihes egiteko tenplu bihurtzen da, eskuko telefonoa alde batera utzi eta unean murgiltzeko. Dantzarako musika beti izan da mekanismo askatzailea eta interferentzia digitaletatik askatzeko ere balio dezake. Gainera, hainbat bideo grabatzen ditugun arren gero sentsazio horiek berriro bizitzeko asmoz, horretarako tresnarik ahaltsuenak gure oroitzapenak izango dira beti.

2019an ere Basoako programazioan munduko lehen lerroko izenak, hazten ari diren izarrak eta azaleratzen ari diren talentu gazteak konbinatuko dira. Artisten zerrenda honetan Laurent Garnier maisua nabarmentzen da, besteak beste, techno eta house musiken historia bizia Europan, 35 urte daramatza planeta dantzan jarriz; John Talabot, musika bilatzaile nekaezina, bere aldakortasunari esker bidaia estilistikoak izaten dira bere saioak, bere nortasuna inoiz galdu gabe eta iaz Basoan izandako itxiera ahaztezinaren ondoren, aurten berriro dator Basoa ixtera; Honey Dijon, Chicagon jaioa, house musikaren muinean, genero hau menderatu egiten du soinu indartsua, ausarta eta konplexurik gabea eskainiz; Todd Terje dj set, bere edit ospetsuei esker ezagutu genuen, disko arloko klasikoak hobetzen baitzituen set horietan, gaindiezinak ziruditen arren, ondoren bere trackak ekoizten hasi zen eta ‘Ragysh’ edo ‘Inspector Norse’ hilezkorra bezalako himnoak oparitu zizkigun; Midland, bere talentua gero eta kamaleonikoagoa dela ikusten da eta azkenaldian hazi eta Mixmag bezalako bitarteko espezializatuetako azalean agertu da; eta Bicep dj set, oraindik ez du status masiboa lortu, baina 90eko hamarkadan Orbital, Prodigy edo The Chemical Brothersek markatu zuten bideari jarraitzeko gai den bikotea dela erakutsi du. Horiez gain, Alicia Carrera, Álvaro Cabana, Courtesy, DJ Dustin, Ketiov, DJ Seinfeld, Midland, Moxie, Octo Octa eta Tama Sumo selektoreek taldeko eromen uneak eta ezusteko aurkikuntzak ziurtatuko dizkigute. Denek saio luzeak eskainiko dituzte, jaialdietan ohikoa ez izan arren beharrezkoak baitira saio luzeak DJak historia bat kontatzeko, diskoak elkarren ondoren jartzera mugatu ordez.

Edizio honetan Red Bull eta Absolut etxeen lankidetza izango du Basoak. Gune honetan hautatutako artistak eta soinu bilgarriari izateaz gain, girotzearen zehaztasunak ditugu eta horiei guztiei esker, nazioartean aitortu egin dute Basoa eta ‘Festival of the Future’ sarietan ‘Eszenografiako berrikuntza’ saria eman diote. Izan ere, Basoaren xedea mekanikotik ihes egitea da, bikain bihurtzeko.

Zure sarrerak lortu

  • basoa escenario festival bilbao bbk live
  • basoa noche electrónica festival bilbao bbk live
  • dj pinchando basoa festival bilbao bbk live
  • djs pinchando basoa festival bilbao bbk live
  • logo basoa noche festival bilbao bbk live
  • luces basoa noche festival bilbao bbk live
  • mesa mezclas gente bailando basoa festival bilbao bbk live