Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

ZOHAR

Laurogeita hamarreko hamarkadako sustraiak eta track atmosferikoak dituzten beat industrialak egiten dituen Amsterdamgo DJ honek elektronikarekin, ambient-arekin eta dub-arekin esperimentatzen du. Reload eta Afx-en hasierako garaietako abestiak gogorarazten ditu bere musikak, Sahko-ren zertzelada eta guzti. Artistak bere disko-etxea ere badu, DIY Zohar, eta soinu-egituren espektro zabala eta gogo-aldarte konplexuak arakatzen ditu bertan.