Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

YVES TUMOR

Kutsu ilun eta aztoragarriaz inguratuta beti, Sean L. Bowie artistak arimaren sentimendu ilunenetan aurkitzen du inspirazioa, eta sentimendu horiek elektronika esperimentalaren bitartez bideratzen ditu. ‘Safe In The Hands of Love’ du azken lana eta Warp zigiluarekin kaleratu duen lehena; bertan, rock alternatibotik ateratako eraginak, soul-a eta noise esperimentala uztartzen ditu, eta horren guztiaren ondorioa paisaia izoztu bat da, larritasunez, ziurgabetasunez eta diskurtso apokaliptiko aztoratzaile bezain adikzio-sortzailez betetako paisaia izoztua.