Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

YU SU

Kaifeng-en (Txina) sortu eta Vancouver-en (Kanada) bizi den DJ, konpositore eta produktoreak inork baino hobeto uztartzen ditu soinu organikoak eta “jazz-bient” berria. Musika atipikoa egiten du, eta testura argitsu eta naturaletan barrena mugitzen da, groovy downtempo soinuen giro delikatua sorraraziz. Hainbat disko-etxerekin kaleratu izan ditu bere lanak: People’s Potential Unlimited, Wichelroede, RVNG Intl, Arcana eta Second Circle. Instrumentista aditua izateaz gain, ahots oso berezia du eta bere musika-kontakizunei introspekzio iradokitzaileko ukitua emateko erabiltzen du.