Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

YANA ZAFIRO

Ukrainan jaio eta Murtzian bizi da Yana Zafira; ez ditu mugak ulertzen, ezta etiketak ere. Abestietan gaztelania eta ingelesa nahasten ditu, musika elektronikotik bedroom pop-era igarotzen den erraztasun berdinarekin. Zorroztasunez, ironiaz eta nerabezaroren ondoko alienazioz betetako letrak, Yanaren proposamena ezin egokiago biribiltzeko. ‘Mi perro se va a morir’ izeneko lehen EPan lau pieza harrigarri biltzen ditu, talentua nahi adina duela argi utziz. Yanak gauza bereziak egiten ditu, eta 2020. urtean argitaratuko duen albumaren aurrerapena den ‘Crepúsculo’ abestian ezin hobeto adierazi du hori. 21 urte baino ez ditu, eta etorkizuna berea du dagoeneko.