Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

WORKING MEN’S CLUB

Working Men’s Club ingelesek Suicide, Wire edo Vivien Goldman-en eragin nabaria dute; 2019. urtean estreinatu zuten ‘Bad Blood’ lehenengo singlea, hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetako post punkaren revival bat eginez, eta material hori aurkeztuko digute Bilbao BBK Live jaialdian. ‘Teeth’ da bigarren singlea, eta gitarrak eta sintetizadoreak ez ezik, elementu elektronikoak ere nahasten dituzte, Soft Cell gogorarazten diguten eremu ilunagoetara mugituta.