Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

WHITNEY

Whitney taldearentzat, ‘Forever Turned Around’ (2019) lana bi kide nagusien trebetasunen adierazle da, elkar ulertzeko eta zerbait magikoa sortzeko duten trebetasunaren adierazle. Julien Ehrlich abeslari eta bateria-jotzaileak eta Max Kakacek gitarra-jotzaile nagusiak konposizio-lanak partekatzen dituzte abestien bilduma hunkigarri hori sortzeko garaian. Harremanei, bakardadeari eta zoriontasunaren izaera iheskorrari buruzko albuma izaki, adiskidetasunarekiko maitasunari buruzko kantua ere bada: bi lagun onenen eta sorkuntzako bi bazkideren arteko loturak, eta horrek dakarren poztasun eta estresa. Bilbao BBK Live jaialdiko ikus-entzuleek lehen aldiz gozatu ahal izango dute Chicagoko talde honen abestiek eragiten duten botere eder eta epelaz; kritikariak 2016. urtean konkistatu zituen taldeak, ‘Lights upon the Lake’ lanarekin.