Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

Artistak

VINCE STAPLES

Artista honek benetako talentu lirikoa du istorioak kontatzeko; Kaliforniako raperoak hirugarren lan luzea aurkeztuko digu Kobetamendin: ‘FM!’. Estilo indartsua du, zorrotza, puntako modari ihes egiten diona, eta letra garratzak idazten ditu, kritika sozialaz jositakoak; Vince Staples gaur egungo hip hop-aren munduko buru argi eta bizienetako bat dugu.