Bilbao BBK Live 2023

6/7/8 - 7
2023
KOBETAMENDI

Artistak

Concierto de Villano Antillano en Bilbao BBK Live 2023

Villano Antillano

Villana Santiago Pachecoren izen artistikoa da Villano Antillano, eta queer mugimenduaren aitzindarietako bat izan da Puerto Ricoko genero urbanoaren arloan. Bayamón-dik Bilbao BBK Live jaialdira zuzen-zuzenean etorriko den Villano Antillanok transfemme emakumetzat du bere burua, eta musikara hurbiltzeko duen modua desafiatzaile eta lotsagabea bezain magnetiko eta iraultzailea da. Ikus-entzunezko artista moduan, “flow”-aren eta kantuaren jabe da bere track-etan. Trap estiloaz eta genero urbanoaz haratago doaz bere abestiak, eta queer izanik Kariben haztea zein ederra baina, aldi berean, zein ikaragarria den adierazten du letra argigarrien bitartez.