Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

Artistak

UNIFORMS

Uniforms taldearen historia 2016. urtean hasi zen Jaénen, Natalia (gitarra) eta Pan (bateria) elkartu eta musika egiten hasi zirenean, estiloa oraindik zehaztu gabe zutela, baina noise, shoegaze, psikodelia eta, oro har, rock estiloko soinuekiko zaletasunean bat eginez. Geroago Annie malagarra ere elkartu zitzaien, eta taldeko abeslari bihurtzeaz gain, sintetizadoreak ere ekarri zituen; horrela, bada, dreampoparen eta musika elektronikoaren arteko soinu sakonagoa eman zion bandari. Uniforms taldeak ‘Polara’ lehen lana argitaratu berri du, Oso Polita zigiluarekin.