Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO

Kobetamendira dator berriro gaztelaniaz kantatzen duen pop-rock alternatiboko talderik esanguratsuenetako bat. Lehenengo diskoa historikoa izan zen, erabat anonimo izatetik jaialdi guztietan egotera igaro baitziren berehala; Triangulo de amor Bizarro taldea erreferente bihurtu zen eszena independentean, eta karrera meteorikoa izan dutela esan daiteke. Kritikariak aldeko izanik hasiera-hasieratik, gero eta jende gehiagoren miresmena lortzen ari dira, eta taldearen lanak zerrendetako 1. postura iritsi dira, bai Espainian, bai Latinoamerikan. Lau disko argitaratu ostean, galiziarrak harro egon daitezke izen ona lortu eta horri eusteko gai izan direlako, hasierako lanetatik, gure musikaren historian harribitxi bihurtu diren abestiekin, hala nola ‘El fantasma de la transición’ edo ‘De la monarquía a la criptocracia’, azkeneko singlera arte.