Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

TODD TERJE dj set

Terje Olsen bere edit ospetsuei esker ezagutu genuen, disko arloko klasikoak hobetzen baitzituen set horietan, gaindiezinak ziruditen arren. Orduan bere trackak ekoizten hasi zen eta ‘Ragysh’ edo ‘Inspector Norse’ hilezkorra bezalako himnoak oparitu zizkigun. Gero talde bat sortu zuen eta nabarmen geratu ziren ‘zuzeneko’ elektroniko gehienak. Nora iritsi nahi dugun? Todd Terjek dena ongi egiten du. Eta dantzarako pista erotu ere bai, diskoak jarriz, jakina.