Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

TOC

Mungiako bost gazte hauek bi muturretako eraginak batzen dituzte, alde batetik, The Strokes taldearen eragina eta, bestetik, euskaraz abestutako musika; Bilbao BBK Live jaialdian aurkeztuko dizkiguten abestietan melodia itsaskorrak dira nagusi, gitarrek funtsezko eginkizuna betetzen dute eta erritmoak sinpleak, zehatzak eta eraginkorrak dira. Belako taldeko Josu Ximun arduratu da taldearen ‘Bandau’ lehen EParen ekoizpenaz; horri esker, komunikabideen arreta erakartzea lortu dute jada: Mondosonoro aldizkariaren arabera, eskualdeko talde onenetako bat dira, edo Badok musika-plataformako kolaboratzaile ugarik taldearen hainbat abesti hautatu dituzte urteko onenen artean.