Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

TINARIWEN

80ko hamarkadaren hasieran, mendebaldeko musikaren industriak harribitxi honen berri izan baino askoz ere lehenago, Tinariwen Afrikako iparraldean barrena ibiltzen zen bere basamortuko blues zorrotzarekin. Bere musikan murgiltzea tuareg herriaren historian eta bizimoduan murgiltzea da. Musika tradizionala Afrikako mendebaldeko beste estilo batzuekin nahasten duten erritmo eta melodiak, eta bizimodu nomadaz, basamortuaren nostalgiaz eta altxamenduez mintzo diren letrak, itxaropenezko mezuak ez ezik, erresistentziako mezuak ere biltzen dituztenak; hori guztia dela eta, Tinariwen proposamena atipikoa bezain ederra da. 90eko hamarkadaren amaieratik hasita, bere soinu paregabea mundu osoko agertokietara eraman du eta 2012. urtean Grammy sari bat ere irabazi zuen (Afrika iparraldeko lehen taldea izan zen); horrekin, artista handien errespetua eta miresmena eskuratu zituen, hala nola Keith Richards, Robert Plant, Thom Yorke edo Brian Eno artistenak.