Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

THOM YORKE ‘TOMORROW’S MODERN BOXES’

Ingalaterrako gure garaiko talde garrantzitsuenetako baten burua Bilbora dator Radiohead taldeaz gain dituen proiektuetatik bat aurkeztera: Tomorrow’s Modern Boxes. Bi disko argitaratu ditu bakarka, beste batAtoms For Peace supertaldearen buru dela eta, azkenik, Suspiria soinu-banda zoragarria ere argitaratu berri du; Thom Yorke abangoardia garaikidean aitzindari da oraindik ere, elektronikatik nahiz rock alternatibotik, ambient, krautrock edo alt-pop estiloetatik datozen soinuak uztartuta. Thom Yorke Bilbao BBK Live jaialdian esklusiban arituko da, eta ikuskizunean Nigel Godrich handiak (Radiohead taldearen ohiko ekoizleak) eta Holandako Tarik Barri ikus-entzunezko artistaren proiekzio harrigarriek ere presentzia nabarmena izango dute.