Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

Artistak

THE VOIDZ

2013. urtean Julian Casablancas-ek sortu zuen taldea, The Strokes taldearen proiektu alternatibo gisa; ‘Virtue’ dute bigarren lana, eta lan horretan ere The Voidz taldearen bereizgarri bihurtu den labirinto soniko eta malenkoniatsua eskaintzen dute, synth pop, funk, psikodelia, new wave edo garage estiloen ukituekin. Kobetamendin ikuskizun eklektikoa ikusteko aukera izango dugu: gitarrak eta sintetizadoreak erritmo diskotekeroekin eta laurogeiko hamarkadako hip hop-arekin uztartuta.