Bilbao BBK Live 2020

9 · 10 · 11
UZTAILA 2020

Artistak

THE STROKES

2001. urtean, Julian Casablancas buru duen taldeak bere lehen lana argitaratu zuen, ‘Is this it’, eta musikaren merkatua dinamitatzea lortu zuen. Kritikak goraipatu eta ikusleek gurtu egin zituen. The Strokes taldea garage-rock berrituaren icebergaren punta bihurtu ziren. Soinu nostalgikoen biziberritzearen erantzule izan ziren eta, horrekin batera, milurteko berriaren hasiera markatu zuen musika alternatiboaren punk-ondoko jarrera ere ekarri zuten berriro. Bost disko kaleratu dituzte newyorktarrek beren karrera meteorikoan, eta lehen aldiz etorriko dira Bilbao BBK Live jaialdira, XXI. mendeko banda garrantzitsuenetako bat izatera eraman dituzten abestiak eskaintzera.