Bilbao BBK Live 2020

9/10/11 - 7
2020
KOBETAMENDI

Artistak

THE MURDER CAPITAL

Iazko udan argitaratu zuen Dublingo boskote gazteak lehen lana, ‘When I Have Fears’, eta gaur egungo post-punk eszenan izen garrantzitsuenetako bat izatera iritsi dira, IDLES, Shame edo Fontaines D.C. taldeekin batera. Ilunak eta erraietatik jarduten dutenak izaki, badakite agertokian eskaintzen duten ikuskizuna dela beren indarguneetako bat, kontrapuntu handia lortuz mugimenduaren, tentsioaren eta gelditasunaren artean; Bilbao BBK Live jaialdian energiaz beteriko showa eskainiko digute eta ziur ez dugula erraz ahaztuko.