Bilbao BBK Live 2018

11 · 12 · 13
UZTAILA 2019

Artistak

THE GOOD, THE BAD & THE QUEEN

The Good, The Bad & The Queen supertaldeak ez du aurkezpenik ere behar; kideak Damon Albarn (Blur, Gorillaz), Paul Simonon (The Clash), Tony Allen (Fela Kuti) eta Simon Tong (The Verve) dira. 2007. urtean sortu zen proiektua, eta lehenengo diskoari buruz honako hau esan zuten The Observer aldizkarian: “Damon Albarn-en ardurapean egindako disko harrigarri eta magikoenetako bat da”. Hamaika urteko isilaldiaren ondoren, azaroan ‘Merrie Land’ diskoa kaleratu zuten eta bueltan dira berriro gaur egungo ingurune politiko eta sozialaren eragin nabarmenarekin. Malenkoniatik itxaropenaren arteko bidea eginez, disko horretan gaur egun britainiarra izateak zer esan nahi duen adierazten dute, alde batetik, Brexitak eta, bestetik, nazioarteko egoerak markatzen duten ziurgabetasuneko aldi honetan.