Bilbao BBK Live 2023

6/7/8 - 7
2023
KOBETAMENDI

Artistak

The Chemical Brothers

Ez dira anaiak, baina Tom-en eta Ed-en arteko kimika bereziak gaur egun lortu duten ospea ekarri die. The Chemical Brothers arrakastaren sinonimo izaten da beti, techno-a gitarra rockero eta psikodelikoekin nahasten dutenean. Gainera, zuzeneko kontzertuetan ikuskizun harrigarria eskaintzen dute argiak, robotak eta animazioak erabilita, laurogeita hamarreko hamarkadako ukitu eta guzti. Beraz, dibertsioa eta dantza ziurtatuta ditugu apustu honekin; baietz Kobetamendi hankaz gora jarri!